Itxi

EITB TALDEA

Aplikazio berriak

iPhone eta iPaden iOS 14 bertsiora eguneratzeak EITBren appan arazoak ematen ditu

I.B.

iOS 14 bertsiora eguneratzeak iPhone eta iPad gailuetan ETB Sat ikustea eta irratiak entzutea eragozten du. Alabaina, 'Albisteak' eta 'Nahieran' aplikazio berriak estreinatuko ditu EITBk laster.

  • 'EiTB Albisteak' app berriaren itxura. Bertan, gaurkotasunarekin lotutako albisteak jasoko dira.

    'EiTB Albisteak' app berriaren itxura. Bertan, gaurkotasunarekin lotutako albisteak jasoko dira.

Applek iPhonerako eta iPaderako duen sistema eragilearen azken bertsioa (iOS 14) atera du, eta EITBko aplikazioaren zenbait aukera ez dabiltza; besteak beste, ETB Sat nazioarteko kanala ikustekoa edo EITB Taldeko irratiak entzutekoa.

Zoritxarrez, EITBk ezin du egungo aplikazioa iOS 14 bertsioarekin bateragarri egin. Hala ere, laster, EITB Taldeak bi aplikazio berri estreinatuko ditu iOSentzat eta Androidentzat: "EITB Albisteak" eta "EITB Nahieran". Horiei esker, gaur egungo aplikazioak dituen eduki guztiekin eta beste hainbat zerbitzurekin gozatu ahal izango da.

"EITB Albisteak" eta "EITB Nahieran"

"EITB Albisteak" aplikazioak gaurkotasunaren azken ordukoa izango du ardatz, eta formatu anitzeko edukiak eskainiko ditu: idatziak, bideoak, audioak, argazkiak, eta abar. Era berean, politika, ekonomia, gizarte, kultura edo kirol arloetako ekitaldien zuzeneko emanaldiak eskainiko ditu, eta EITB Taldeko albistegiak.

"EITB Nahieran" aplikazioak, berriz, EITB talde publikoaren irrati- eta telebista-kate guztiak entzuteko eta ikusteko aukera eskainiko du eguneko 24 orduetan. Horrez gain, airean dauden saioak ikusi eta entzun ahal izango dira, baita taldearen artxibo historikoa osatzen dutenak ere.

"EITB nahieran" aplikazio berriaren itxura. Bertan, EITBren entretenimenduzko eduki guztiak bilduko dira.