EITB TALDEA
Bigarren Dibidendu Digitala
ETBren kanalen behin betiko sintonizazioa Gipuzkoan eta Araban
EiTB
Irailaren 30ean amaitu dira ETBren aldi bereko emisioak Gipuzkoan eta Araban, eta urriaren 1etik aurrera ETB ikusi ezin duenak behin betiko kanala sintonizatu beharko du.
-
ETBko kanalak behin betiko frekuentzietan sintonizatu beharko dira. Argazkia: EiTB.
Irailaren 30ean, Euskal Telebistak Gipuzkoan eta Araban dituen kanalen aldi bereko emisioak eten dira, eta, hartara, ETBko emisioak ikusten ez dituzten lurreko telebista digitalaren (TDT) erabiltzaileek beren kanalak behin betiko frekuentzietan sintonizatu beharko dituzte.
Bizkaian, amaituta dago Bigarren Dibisio Digitalak sortutako antenak egokitzeko eta berriz sintonizatzeko prozesua.
Aldaketak ETB3n Nafarroan
Nafarroan, bigarren dibidendu digitalaren azken txanpa horretan, ETB3 haurrentzako kanalari eragiten diote aldaketek, Iruñerrian (irailaren 18tik aurrera) eta Zangozan (irailaren 13tik aurrera). Kanal hori ikusten jarraitu nahi duten ikus-entzuleek antenistarekin jarri behar dute harremanetan, eta, antena egokitu baldin badute, ondoren, kanala berriz sintonizatu behar dute.
Bigarren dibidendu digitala
Urte hasieran hasitako Bigarren Dibidendu Digitalaren prozesua urriaren 30ean amaituko da behin betiko. Europar Batasunaren agindu honen bidez irekian eta doan ematen diren telebistako kanalak (LTD) mugitu behar dira gaur egun betetzen duten esparru erradioelektrikotik frekuentzia berrietara, telekomunikazioko operadoreei lekua libre uzteko 5Gko zerbitzuak zabal ditzaten.
EiTB hartzeko eta ikusteko argibideak
Aldi berean, EiTBk bersintonizazioa aprobetxatzera animatzen du urrutiko agintean kanalak berrantolatzeko eta ETB1HD eta ETB2HD lehen postuetan jartzeko.
Kanalen harreran izandako aldaketen nondik norakoak eta EiTB ikusi eta entzuteko eta eta eduki guztietara sartzeko moduei buruzko xehetasunak www.eitb.eus webgunean kontsulta daitezke.