Itxi

#EKIN_KLIMA

#EKIN_KLIMA

#EKIN_KLIMA

#ekin_klima

EITBko Informazio Zerbitzuek 'Artikotik Kantaurira' dokumentala estreinatuko dute ostegun honetan

EITB

Mikel Reparaz buru zuen lantalde bat Artikoan izan zen, berotze globalaren zero gunean. Orain, abentura hori dokumental egin dute, eta Klima Aldaketaren Aurkako Nazioarteko Egunean ikusgai izango dugu, ETB1en. Aurretik, aurrestreinaldia egingo da EITBren egoitzan, publikoarekin.

0:28
Mikel Reparaz

Klima Aldaketaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, ostegun honetan, urriak 24, Artikotik Kantaurira dokumenta estreinatuko du EITBk, #ekin_klima kanpainaren baitan. Klima aldaketak gure itsasoetan duen inpaktu eta ondorioak aztertzen ditu lanak, EITBren Informazio Zerbitzuek 2023ko azaroan egindako Artikotik Kantaurira berezia oinarri hartuta. Izan ere, EITBko lantalde batek Artikora egin zuen bidaia, berotze globalaren zero gunera, han gertatzen denak hemen nola eragiten digun erakusteko.

Ikus-entzunezkoaren aurkezpena 11:00etan izango da, Bilboko EITBren egoitzan (Multibox aretoan). Mikel Reparaz EITBko nazioarteko arduradun eta dokumentalaren zuzendariak gidatuko du ekitaldia, eta bertan izango dira Arnaitz Fernandez fisikari eta "Eguraldia" saioko aurkezlea eta Maite Erauskin AZTIko ikerlaria. Solasaldi txiki batez gozatuko dugu haiekin, baita dokumental berri honen emanaldiaz ere. Ozeano Artikoko Svalbard uhartedian eta Groenlandian filmatutako irudiak ditugu bertan ikusgai, han izan baitziren Mikel Reparaz bera, Amane Iglesias, Pablo Darío Rodriguez, Lide Zubia eta Itxaso Amezaga EITBko profesionalak; orain, abentura hori dokumental bihurtu dute, Reparazen beraren eta Lorea Perez de Albenizen gidoiarekin eta Pablo Dario Rodriguezen eta Jon Arreguiren errealizazioarekin. Aurrestreinaldira etorri nahi dutenek aurretik izena eman beharko dute mezu bat idatzita ekinklima@eitb.eus helbide elektronikora. Ekitaldia streaming bidez emango da eitb.eus webgunean eta EITBren YouTube kanalean.

'Artikotik Kantaurira'

'Artikotik Kantaurira'

#ekin_klima, EITBn

Ondoren, ostegun gauean bertan, dokumentala estreinatuko da ETB1en, 23:45etik aurrera, EITBren #ekin_klima kanpainaren baitan. Del Ártico al Cantábrico, berriz, igandean izango da ikusgai, 23:15ean, ETB2n.

EITBko hedabideek, gainera, bat egingo dute ekimenarekin, eta berrerabilerari buruzko eduki bereziak eskainiko dituzte albistegi eta programetan. Hala, Euskal Telebistako "En Jake", "Biba Zuek!", "Quédate", "Gora Bihotzak" eta "RH+" saioek, adibidez, arreta jarriko dute arropa bezalako produktuen berrerabilera sortzailean, haien bizitza baliagarria luzatuz eta balio berria gehituz. "Eguraldia"k ere gaiari helduko dio datu interesgarriekin, eta kanpainak isla izango du, nola ez, EITBren irrati webgune eta sareetan.

Gizartean aldaketak sustatzeko helburua duen #ekin_transformazioa ekimenaren barruan egindako kanpaina da #ekin_klima. Izan ere, gizartea eraldatzeko eragile gisa, eta 2030 Estrategiaren barruan, EITBk arreta jarri nahi du gure etorkizunerako funtsezkoak diren gaietan, besteak beste, kliman, euskal gizartearen erronkak gure ardatz ere badirelako.

#ekin_klima

#ekin_klima

EITB EKIN: Gizarte transformazioan EKINean