Itxi

Bideoak

''Dragoi Bola''ren ''maratoia'' egin dute EITBren Bilboko egoitzan, Makusin ikusgai dela ospatzeko

MARRAZKI BIZIDUN HISTORIKOAK

''Dragoi Bola''ren ''maratoia'' egin dute EITBren Bilboko egoitzan, Makusin ikusgai dela ospatzeko

LEIRE ELUSTONDO | EITB MEDIA

EITBra itzuli da "Dragoi Bola" serie mitikoa. Urtarrilaren 18tik aurrera dira ikusgai Makusi plataforman, eta 24tik aurrera Primeranen ere egongo dira. Itzulera ospatzeko, bost orduko "maratoia" egin dute larunbat honetan EITBren Bilboko egoitzan, atal horiek pantaila erraldoi batean ikusiz.