Kataluniako Pirinioak
Llanos del Hospital. Argazkia: Atudem
Garaiera:
Pistak:
Zerbitzuak:
ITURRIA: www.infonieve.es
Posets-Maladeta Parkearen Nazionalaren bihotzean dago eski-estazioa. Llanos del Hospital fondoko eskia egiteko aproposa da, baita mendiaz gozatzeko ere.
Llanos del Hospitaleko eski-estazioa Katalunia eta Frantzia artean dago. Besteak beste, iraupeneko eskia edo nordikoa praktikatu daiteke bertan.
Llanos del Hospitalen, iraupeneko eskia egiteko 3 pista daude, baita mendia maite dutenentzat beste 3 ibilbide ere. Bertatik jaistea benetan ederra da, gainera elur-erraketekin paseo politak eman daitezke. Alde batetik, Pllan del Hospital dugu, berde koloreko pista da eta bere luzera 5 eta 7 km artekoa da, irristatzeko edota modu klasikoan eskiatzeko aukera ematen du eta 50 metroko altuera du. Pllan de l'Estañ, berriz, pista urdina da, 18 km-koa eta irristatzeko edota modu klasikoan egiteko aukerak eskaintzen du. Altuera 150 metrotakoa da. Hirugarren ibilbidea Pllan de la Besurta izenekoa da: pista gorria da, 5 km ditu, irristatzeko edota modu klasikoan eskiatzeko; eta 99 metroko garaiera du.
Atsegin duzuna elur-erraketekin ibiltzea bada, estazioak berak 5 km-ko aintzinako bidezidorra eskaintzen digu, Camí dels Aranesos. Paseo honek Hospital Aran Bailararekin lotzen du. Pico del Albatik (3.118 m) autoa aparkatzen dugun tokitik, 1.368 metrotako garaiera dauka.
Nola iritsi: A-2 hartuko dugu, N-123tik jarraitzeko, ondoren, Huescarako bidea hartuko dugu HU-123-tik, jarraian N-260-tik desbideratuko gara A-139 errepidean segituko dugu, Graus-tik Benasquerako errepidea hartuta estaziora iritsiko gara.
Harremanetarako: llanosdelhospital.com webgunea. Telefonoa: 974-55 81 03
Llanos del Hospital eski-estazioaren elur iragarpena kontsultatu eitb.eus-en.
Llanos del Hospital eski-estazioaren webkamerari esker unean uneko eguraldia ezagugu.
¡Zure eskiko argazkiak bidali
Iruzkinak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa