Valdezcarayko eski-estazioa

Iberiar Sistema

  • Valdezcaray. Argazkia: Atudem

    Valdezcaray. Argazkia: Atudem

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Garaiera:

  • 1.530-2.125 metro

Pistak:

 

  • 22 pista (4 berde, 6 urdin, 10 gorri, 2 beltz)
  • 7 erremonte (6 teleaulki eta teleski bat)
  • 2 ibilbide (La Solana eta Las Hayas)

 

Zerbitzuak:

 

  • Hotelak
  • Jatetxeak
  • EEski eta snowboard eskola
  • Materiala alokatzeko denda
  • Eskiak gordetzeko lekua
  • Ludoteka

 

ITURRIA: www.infonieve.es

San Lorenzo mendiaren magalean eta Demanda mendilerroaren bihotzean, Errioxako eski estazio bakarra da Valdezcaray.

Ezkarai herrian, interes turistiko handiko inguruan, dago Valdezcarayko eski-estazioa . Hala, Najera, Ojacastro, Haro herriak eta Santo Domingo de La Calzada eta San Millan de la Cogollako monasterioak bisitatu ahal dira.

Pirinioetako estazioekin alderatuta, txikia eta familia girokoa da Valdezcaray; gainera, Euskaditik hurbil eta iristeko erraz dago. Hori horrela, asko dira bertara hurbiltzen diren euskaldunak. Eskiatzeko 22,6 kilometro ditu, eski alpinoa eta snowboard-a egiteko aproposak.

Nola heldu: Bilbo, Donostia eta Gasteiztik abiatuta, A-68 autobidea hartu Haro herrira arte, handik Santo Domingora, eta azkenik, Ezkaraira. Hurbilen dauden aireportuak: Logroño (45 km), Gasteiz (78 km), Iruñea (173 km), Donostia (209 km).

Harremanetarako: valdezcaray.es

Valdezcarayko elur-partea kontsulta ezazu eitb.eus-en.

Ikusi Valdezcarayko webkamera!

Bidali zure argazkiak, eskiatzen!

 

  • orain albiste

    Albiste gehiago