Politika -
Bateragune auziaren epaia
Bilduren ustez, 'zaplaztekoa' da Otegi eta Usabiaga kondenatzea
Matutek esan duenez, Bilduk "lasaitasunez" erantzungo du; eta "ematen du Bilduk eurek nahi duten aurpegia erakusteko ahaleginetan dagoen jendea badagoela", gaineratu du.
Erredakzioa
Oskar Matute Alternatibaren bozeramaile eta Bilduren ordezkariak esan duenez, "zaplaztekoa" izan da Arnaldo Otegi Batasunaren bozeramaile ohiaren eta Rafa Diez Usabiagaren kontrako epaia, Bateragune auziaren inguruan, eta mobilizazioetarako dei egin du.
Cadena SERen egindako elkarrizketa batean Matutek esandakoaren arabera, koalizioaren iritziz epaiak "Euskal Herrian sortzen ari den" bake prozesu bat eta konponbide demokratikoak sortzeko ahaleginen aurka egiten du. Hori dela-eta, "zaplazteko" bat bezala jaso dute albistea.
Matuteren esanetan, indarkeria "oroitzapen txar bat, baina ez orainaldia ezta etorkizuna ere" helburuarekin izango den egoera berri bat sortzeko eszenatokian gaude. Eta, gaineratu duenez, horrelako epaiak, "politikak bakarrik hartuko duen egoera berriarekin eta edonolako indarkeriaren kontra alde egiten duen pertsonak zigortzen dituztenak, kontresana besterik ez dira izango euskal gizartearentzat non, nagusiki, ez diren ulertuko".
Horren ildotik, ziurtatu du Bilduk "lasaitasunez" erantzungo duela; eta "ematen du Bilduk eurek nahi duten aurpegia erakusteko ahaleginetan dagoen jendea badagoela", gaineratu du. "Arduraz jokatuko dugu, baina, argi dago, gizartearen mobilizaziorako dei egingo dugu, Estatu espainiarreko auzitegiek, epai hori ebatzi dutenek, uler dezaten hori ez dela euskal gizarteak desiratzen duen bidea", esan du. Halaber, pertsona horien kontra "mehatxurik" ez izatea nahi dute euskal herritarrek.