Sociedad -

KANPAI SEGURUAK

Gaur gauerako aholkuak: mahatsik ez dezatela jan 5 urtetik beherakoek, 65etik gorakoek eta disfagia dutenek

Otorrinolaringologoek ohartarazi dute arriskutsua dela txikiei zein helduei mahatsa (edo ordezkoak) ematea, are gehiago kanpaien konpasari jarraitzeko; eztarrian trabatuta geratuz gero, aire-bideak itxi dezakete eta arnasketa eragotzi.

Uvas. Foto: Jacinta Lluch Valero.
Uvas. Foto: Jacinta Lluch Valero.
Uvas. Foto: Jacinta Lluch Valero.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kanpaien erritua nahiko arriskutsua izan daiteke Urtezahar gauean, mahatsa delako itotzeko arrisku handiena eragiten duen elikagaietako bat. Horregatik, 65 urtetik gorakoek, 5 urtetik beherakoek eta disfagia dutenek ez lukete mahatsik jan behar, adituen esanetan.

Otorrinolaringologiako eta Buruko eta Lepoko Kirurgiako Espainiako Elkarteak (SEORL-CCC) ohar baten bidez azaldu duenez, fruta hori, bere tamaina, forma, azal irristakorra eta mastekatzean duen testura bikoitza dela eta, trabatuta gera daiteke eztarrian, eta aire-bideak itxi.

Gauerdia markatzen duen erlojuaren konpasean mahatsak azkar jateko tradizioak horrelako ezbeharrak eragin izan ditu, eta hori ikusita, kanpai hotsen arteko denbora luzatzea eskatu zuten bere garaian otorrinolaringologoek, mahats aleak lasaiago jan eta istripuak gertatzeko arriskua gutxitzeko.

Elkarte horrek gomendatu duenez, mahatsa soilik 5 urtetik gorako haurrek jan beharko lukete, baina azalik gabe, pipitak kenduta eta ahora sartu aurretik zatituta.

Era berean, adituen iritzian, ez da komeni etxeko txikiei beste ezer jartzea ordezko gisa, ez fruitu lehorrak ezta zatitxo gogorren bat izan dezakeen ezer.

Kontuan izan behar da, gainera, 65 urtetik gorakoek 1-4 urteko haurrek baino zazpi aldiz arrisku handiagoa dutela itolarria izateko, Geriatrics aldizkarian argitaratutako azterketa baten arabera.

Azkenik, disfagia izan dute hizpide, elikagaiak eta likidoak murtxikatzeko eta irensteko zailtasun handia, alegia. Adineko pertsona askok eta iktusa izan dutenek ere nozitzen dute. Estatuan 2,5 milioi pertsonak baino gehiagok dute disfagia, baina % 90 diagnostikatu gabe daude. Edozein adinetako pertsonei eragiten dien arren, arazo hori ohikoagoa da 65 urtetik aurrera, adineko pertsonen artean hirutik batek baitu elikagaiak irensteko zailtasuna.

Kontuan izan, beraz, aholku horiek Urtezahar segurua izateko.

Si te interesó esto, quizá te interesen estos otros temas
Noticias de Navidad Sucesos País Vasco Noticias al día Noticias Euskadi hoy Fiestas Populares Últimas noticias de Salud Niños Ancianos Hábitos de vida saludable