Política -
Bilkura Azpeitian
Gipuzkoako Aldundiko gobernua osatuta, Badiolak kargua hartu ostean
EAko Komunikazio idazkariak ez zuen atzo Garitanoren gainontzeko taldearekin kargua hartu Bateragune auzian lekuko gisa deklaratu behar izan zuelako.
Erredakzioa
Gipuzkoako Aldundiko gobernua guztiz osatuta dago Ikerne Badiola Gazteria, Kultura eta Kiroletako diputatuak kargua hartu ondoren. Batzar Nagusiek Azpeitian egin dute urteroko bilkura ibiltaria.
EAko Komunikazio idazkaria ez zen egon atzoko gainontzeko gobernukideen kargu hartzean Bateragune auzian lekuko gisa deklaratu behar izan zuelako.
Badiolak kargua hartu du urte politikoari amaiera emateko egiten den bilkuraren atarian. Batzar horretan erabakitakoaren arabera, 2012an Zarautzen egingo dute bilkura ibiltaria.
Enero Etxeberria Azpeitiko Bilduko alkatea izan da foro parlamentuko kideei harrera egin diena. Ondoren, udaletxean bildu dira ohiko gai-zerrenda eztabaidatzeko.
Batzarkideak ohorezko aurreskuarekin hartu dituzte eta "Agur Jaunak"ekin agurtu.