Baipasa
IBILBIDEAK
Testuinguruaren eta arkitekturaren arteko harremanaz, Iñigo Ocamica
ALOÑA BERAZA PEÑA | EITb Media
Paisaiak arkitektura nola aldatu dezakeen kontatu digu, baina baita alderantzizko bidea ere; eraikin batek nola alda dezakeen ingurukoa.
-
Bilboko Guggenheim eraikinak hiriaren testuinguruan izandako eragina azaldu du
18:54 min
Aurreko hitzorduetan argia, soinua, materialtasuna, natura eta paisaia izan ditugu hizketagai, eta azken ezaugarria ekarri digu gaurkoan: testuingurua. Paisaiak arkitekturan nola eragin dezakeen azaldu du Iñigo Ocamica arkitektoak, horretarako Donostiako Trinitate Plaza eta Chillidaren Haizearen Orraziaren plazaren adibideak aztertuz. Biak ala biak, Peña Ganchegui arkitektoarenak. Bestalde, eraikin batek paisaian nolako eragina izan dezakeen aztertu du Bilboko Guggenheim eraikinaren bidez.