Athletic Club
EITB MEDIA
Erlazionatutako edukiak:
Sevillan irabazitako titulua Bilbok eta Bizkaiak beti gogoan izango duten festa batez ospatu du Athleticek, bere zaleekin batera. Gabarraren ibilbidea, Getxotik Bilboko udaletxeraino, ezin jendetsuagoa izan da, eta Bizkaiko hiriburuan izandako ospakizunek aurreikuspen guztiak gainditu dituzte.
kirolak
Jokalariak eta zaleak batera ''Txoriak txori'' abesten, udaletxean
EITB MEDIA
Talde bilbotarrak amaitutzat eman du Bilboko Udaleko ekitaldi instituzionala Txoriak Txori abestuz bere zaleekin batera.
Aurreskuaren bidez, aitortza eta ondo-etorria egin diete Kopako txapeldunei
EITB MEDIA
Gabarra eta Athleticeko talde osoa Bilboko udaletxera ailegatu dira eta, horrekin batera, udal-agintariek harrera egin diete. Atarian milaka lagun daude ere harrera beroa egiten, denak zuri-gorriz jantzita.
Athleticek Errege Kopako txapeldun titulua eskaini die zaleei
EITB MEDIA
Athletic Clubek txapeldun titulua eskaini die bere zaleei Bilboko Udaletxeko balkoitik. De Marcos eta Muniain kapitainek, Valverde entrenatzaileak, Jon Uriarte presidenteak eta Iribar enbaxadoreak jaso dute kopa. Batera abestu dute taldeko ereserkia.
kirolak
''Txoria txori'' kantatzen amaitu dituzte Athleticeko jokalariek gabarrako ospakizunak
EITB MEDIA
Haien ereserki bilakatu duten kanta abestu dute Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregian, Bilboko Korala Elkarteak lagunduta, zale zuri-gorriakaz batera.
Oihan Sancet: ''Denok dakigu: Athleticen zaleak bakarrak dira''
EITB MEDIA
Talde zuri-gorriari Sevillan berdinketa eta, horri esker, garaipenerako aukera eman zion golaren egileak zaleei eskerrak eman dizkie, "beti hor baitago, taldea babesten".
Williams anaiak: ''Egia bihurtutako ametsa da; merezi dugu''
EITB MEDIA
Iñaki eta Nico Williams Athleticeko jokalariek, urte hauetan jasotako babesa eskertu dute eta eskerrak eman dizkie zale zuri-gorriei. "Amets bat bizitzen" ari direla aipatu dute.
EITB MEDIA
Julen Agirrezabalak adierazi du sekulakoa dela bizitzen ari diren momentua, eta azpimarratu du, 40 urte eta gero, Athleticek eta zale zuri-gorriek merezi zutela horrelako sari bat jasotzea.
Oscar de Marcos: ''Ezin da azaldu; betetako ametsa da''
EITB MEDIA
Jai giroan, Athleticeko jokalariak talde zuri-gorrian eman dituen 15 denboraldien balorazioa egin eta kopa irabazi zuten unea nola bizi izan zuen azaldu du.
EITB MEDIA
Iñigo Ruiz de Galarretak adierazi du "amets bat" bete zuela Athleticera berriro itzulita, eta orain hau guztia bizitzea "sinestezina" dela beretzat.
Villalibre: ''Ez ahaztu inoiz Athleticen oinarri garrantzitsuenetako bat euskara dela''
EITB MEDIA
Gainontzeko kideen iruzkinetatik desmarkatu eta beste mezu mota bat helarazi die Asier Villalibrek zaleei, alegia, euskaraz bizi daitezela: "Ez dakizue benetan ze polita den zuek euskaraz entzutea, San Mamesen, Bilbon, kaletik, edonondik…".
Athleticeko jokalariak, Bizkaia Zubira iritsi direnean
EITB MEDIA
Gabarra Bizkaia Zubira iritsi denean, Athleticeko jokalariek eta Ernesto Valverde entrenatzaileak argazaki ederra egin dute, Kopa aurrean jarrita.
ARGAZKIAK
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa