Itxi

kultura

Muskildik antolatuko ditu

Zuberoako Maskaradak urtarrilaren 7an hasiko dira 2018an

Erredakzioa

Guztira, hamasei saio egingo dituzte apirilaren 22ra arte, Muskildin hasi eta bukatuta.

  • Maskarada Zuberoa

    Maskarada Zuberoa

2018ko Maskaraden datak zehaztuta daude, dantzan.eus dantza sustatu eta hedatzeko elkartearen webguneak iragarri duenez. Informazio horren arabera, Muskildik antolatuko du aurten ikuskizuna, eta bertan hasi eta bukatuko da, beraz, hamabost herritara helduko diren emanaldien zerrenda.

Emanaldiak egun hauetan izango dira: urtarrilak 7, igandea (Muskildi); urtarrilak 14, igandea (Pagola); urtarrilak 21, igandea (Atharratze); urtarrilak 28, igandea (Ainharbe); otsailak 4, igandea (Lexantzü); otsailak 11, igandea (Urdiñarbe); otsailak 17, larunbata (Gamere); otsailak 25, igandea (Eskiula); martxoak 4, igandea (Altzürükü); martxoak 10, larunbata (Idauze); martxoak 18, igandea (Lakarri); martxoak 24, larunbata (Maule); apirilak 1, igandea (Barkoxe); apirilak 8, igandea (Hoki); apirilak 15, igandea (Larraine); apirilak 22, igandea (Muskildi).