Itxi

Txirrindularitza

Romandiako Tourra 2024

McNultyk irabazi du Romandiako Tourreko hirugarren etapa, eta Ayuso da orain lider

EITB Media

Brandon McNulty izan da onena 15,5 kilometroko ibilbidea izan duen erlojupekoan, Sheffield sailkatu da bigarren, 13 segundora, eta Grobschartner hirugarren, 14ra. Juan Ayusok amaitu du laugarren, 20 segundora, eta liderraren elastikoa jantzi du.

4:54
Brandon McNulty (UAE), erlojupekoan. Argazkia: EFE

Brandon McNultyk (UAE Emirates) irabazi du Romandiako Tourreko hirugarren etapa, Oronen hasi eta amaitutako 15,5 kilometroko ibilbidea izan duen erlojupekoan nagusituta. Juan Ayuso (UAE Emirates) da orain lider.

McNultyk sailkapen nagusiko 142. postuan ekin dio egunari, eta lehenetakoa izan da irteten. 20 minutu eta 6 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko, eguneko marka onena eginda. Estatubatuarrak ordura arte Magnus Sheffield (INEOS Grenadiers) herrikideak zuen marka (20 minutu eta 19 segundo) hobetu du.

Erlojupekoaren azken postuetan abiatu dira sailkapen nagusiko lehen postuetako txirrindulariak, eta inor ez da McNultyren marka hobetzeko gai izan. Horrela, Sheffield izan da bigarren, 13 segundora, eta Felix Grobschartner (UAE Emirates) hirugarren, 14ra.

Juan Ayuso (UAE Emirates) izan da laugarren, 20 segundora, eta espainiarra da orain lider. Ayusok 7 segundo sartu dizkio Carlos Rodriguezi (INEOS Geenadiers), 9 Aleksandr Vlasovi (BORA-hansgrohe) eta 10 Ilan van Wilderri (Soudal Quick-Step).

Ondorioz, Ayuso dago orain sailkapen nagusiko lehen postuan; Van Wilder da bigarren, 7 segundora, Vlasov hirugarren, 10era, eta Rodriguez laugarren, 11ra.

3. etapako sailkapena:

1 - MCNULTY Brandon (UAE) 20.06,65

2 - SHEFFIELD Magnus (INEOS) +0.12,78

3 - GROßSCHARTNER Felix (UAE) +0.14,57

4 - AYUSO Juan (UAE) +0.20,63

5 - ARMIRAIL Bruno (Decathlon) +0.22,59

6 - PRICE-PEJTERSEN Johan (Bahrain) +0.24,01

7 - RODRIGUEZ Carlos (INEOS) +0.27,84

8 - VLASOV Aleksandr (BORA) +0.29,44

9 - VAN WILDER Ilan (Soudal) +0.30,20

10 - THOMAS Benjamin (Cofidis) +0.31,20

Sailkapen nagusia:

1 - AYUSO Juan (UAE) 8:16:26

2 - VAN WILDER Ilan (Soudal) +0:07

3 - VLASOV Aleksandr (BORA) +0:10

4 - RODRIGUEZ Carlos (INEOS) +0:11

5 - MARTINEZ Lenny (Groupama) +0:23

6 - LIPOWITZ Florian (BORA) +0:32

7 - PLAPP Luke (Jayco) +0:33

8 - ARMIRAIL Bruno (Decathlon) +0:36

9 - VOISARD Yannis (Tudor) d. b.

10 - CARUSO Damiano (Bahrain) d. b.