Itzuli Women zuzenean zuzenean 2024, maiatzaren 10tik 12era bitartean jokatuko diren 3 etapen ibilbidea - EITB
Txirrindulariek 358,9 kilometro egin beharko dituzte hiru etapatan banatuta. Marlen Reusser, egungo irabazlea, da probako faborito nagusia. Maiatzaren 10etik 12ra bitartean jokatuko den lasterketa EITBn jarraitu ahal izango da.
Gasteiz-Elgoibar, Basauri-Basauri eta Donostia-Donostia izango dira hiru etapak, lasterketako hirugarren ekitaldian. Arabako hiriburuan egin dute ibilbidearen aurkezpena, asteartean.
Giroa, Tourra, Paris-Niza, Itzulia, Indurain Saria, Flandriako Tourra, Paris-Roubaix, Amstel, Fleche, Lieja, Alpeetako Tourra, Romandiako Tourra, Dauphine, Suitzako Tourra, Burgosko Itzulia, Donostiako Klasikoa, Getxoko Zirkuitua, Poloniako Tourra eta Paris-Tours, ETB1en eta eitb.eus-en ikusgai.
Reusser izan da hirugarren eta azken etapako garailea, Demi Vollering taldekidearen eta aurreko liderraren aurretik.
Marlen Reusser, Demi Vollering eta Katarzyna Niewiadoma izan dira Emakumeen Itzuliko sailkapen nagusiko hiru onenak.
Marlen Reusser 2023ko Emakumeen Itzuliko eta 3. etapako irabazleak taldekide duen eta etapan zein sailkapen nagusian bigarren izan den Demi Volleringi itxaron dio helmugan. Bien arteko besarkada hunkigarria izan da.
Hirugarren etapa jokatuta amaitu da 2023ko Itulia Women lasterketa. Marlen Reusser atzean geratu da Mendizorrozteko igoeran, baina, geroago, bat egin du lasterketa buruarekin. Ondoren, erasoa jo, eta aurrera egin du. Azkenean, suitzarrak irabazi du etapa, baita Itzulia ere.
Annemiek van Vleutenek erasoa jo du 2023ko Emakumeen Itzuliko 3. etapako azken mendatean. Demi Volleringek erantzun egin dio, eta biek batera aurrera egin dute.
Demi Volleringek bitik bi etapa garaipen lortu ditu 2023ko Itzulia Women lasterketan. Herbeheretakoak aurkariekiko abantaila handitu du sailkapen nagusian.
Itzuliaren bigarren etapa esprintean jokatu dute hamabi txirrindularik, eta herbeheretarra izan da azkarrena helmugan. Vollering, oraingoz, bikain ari da lasterketa kontrolatzen.
Demi Volleringek irabazi du 2023ko Itzulia Women lasterketako estreinako etapa eta liderraren elastikoa jantzi du. Herbeheretakoa jaun eta jabe izan da.
Usoa Ostolaza Larobal Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeko txirrindularia izan da onena 2023ko Emakumeen Itzuliko lehen etapan. Ostolazak etaparen analisia egin du eta datozen etapei buruz hitz egin du EITB Mediarekin.
SD Worx taldeko txirrindulari herbeheretarrak etapa irabaziz eta maillot horia jantziz eman zion amaiera 2022ko Itzuliari; bada, berdin-berdin hasi du 2023koa.
Bihar hasiko da 2023ko Itzulia Women lehiaketa. Bertan izango dira tropeleko txirrindularirik onentsuenak: Demi Vollering eta Annemiek van Vleuten, esaterako. Lasterketak zuzenean ikusi ahalko dira ETB1en eta eitb.eus-en, ostiraletik igandera.
Itzulia Women bueltan da. Maiatzaren 12tik 14ra, hiru etapatan banatutako lasterketa jokatuko dute, eta zuzenean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.
Maiatzaren 3an ofizialki aurkeztu dute 2023ko Itzulia Women lasterketa, Donostiako udaletxean. Hilaren 12an hasi eta 15ean bukatuko da. Itzuliko hiru etapak zuzenean eskainiko dituzte eitb.eus-ek eta ETB1ek.
Hurrengo zuzenekoak
24 | 22:15 - 00:30 | ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa | /eu/telebista/programak/erremontari/ |
03 | 19:00 - 21:00 | PILOTA | GRABNI Txapelketa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
04 | 13:40 - 18:00 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Lehen etapa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
04 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Artola vs Zabala | /eu/kirolak/zuzenean/ |
09 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
05 | 12:00 - 14:00 | PALA | Emakumezkoen Larruzko Pilotako VI Bizkaia Paleta Txapelketa (Finala): Irazustabarrena-Galdos vs N. Martin-Gorostiaga | /eu/kirolak/zuzenean/ |
05 | 12:45 - 18:00 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Bigarren etapa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
05 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Ezkurdia | /eu/kirolak/zuzenean/ |
06 | 23:15 - 00:15 | AREA TXIKIA | Eibar vs Amorebieta partidako laburpena | /eu/kirolak/zuzenean/ |
06 | 13:00 - 18:00 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hirugarren etapa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
13 | 22:15 - 23:15 | ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria | /eu/kirolak/zuzenean/ |
Ez dago zuzenekorik |
Ez dago zuzenekorik |
Annemiek van Vleuten albisteak
Zer lasterketa lehiatuko ditu Movistar Team taldeko txirrindulari herbeheretarrak?
Zein lasterketatan arituko da SD Worx taldeko txirrindulari nederlandarra?
Txirrindulariak
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.