Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

Erorikoa

Ebakuntza egin diote Evenepoeli, Itzuliko erorikoan hautsitako klabikula sendatzeko

Agentziak | EITB MEDIA

Ebakuntza egin, eta alta eman diote, dena ondo joan baita. Erorikoaren ondorioz, lepauztaiaz gain, eskuineko eskapula ere hautsi zuen.

  • Evenepoel, artxiboko irudian. Argazkia: EFE

    Evenepoel, artxiboko irudian. Argazkia: EFE

Remco Evenepoel Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari belgikarrari ebakuntza egin diote, ostegunean izandako Itzuliko laugarren etapako erorikoan klabikula hautsi zuelako.

Steven Claes doktoreak egin dio ebakuntza Evenepoeli, eta alta eman diote, dena ondo joan baita, denboraldi honetan lau lasterketa irabazi dituen Belgikako txapeldunaren taldeak zabaldutakoaren arabera.

Oraingoz, ez dute zehaztu zenbat denbora beharko duen guztiz osatzeko, baina ekainaren amaieran Florentzian (Italia) Frantziako Tourra abiatzen denerako prest izatea espero dute.