cerrar buscador

Hitza Jolas

Aurkezleak : Eneritz Gorrotxategi

Larunbatetan, 14:00etan. Igandeetan, 23:00etan

Kontaktua : hitzajolas@eitb.eus

Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Eneritz Gorrotxategik gidatuta, bertso ikusgarriak entzuteko plaza. Bertsozaleen bertso bazkaria. Lehengo eta gaurko bertsoaldirik onenak, plazetakoak eta mahai ingurukoak. Txapelketen jarraipen zorrotza, elkarrizketak eta informazio berritua.
1 / 30 Hurrengoa
Erniarraitz bertsolari gazteen sariketa eta Deustuko jaietako saioa

Erniarraitz bertsolari gazteen sariketa eta Deustuko jaietako saioa

Azpeitian jokatu zen XII.Erniarraitz Bertso sariketa izango da saio honetako ardatzetako bat. Bestea berriz, Deustuko jaietako bertso saioa. Parranda giroko gaiez gain, gaurkotasun betekoak, familiako zein lagun arteko harreman kontuak,... Denetarikoak izango ditugu. gure bederatzikoak ere jarraipena izango du.

Andoainen, Saharako errealitatea abiapuntu

Andoainen, Saharako errealitatea abiapuntu

Andoainen, joan den martxoaren 24an Bastero Kulturgunean izan zen Sahararen aldeko bertso saioari egin diogu lekua. Puntutan Bertso eskolak eta Andoaingo Hurria-Sahararen aldeko elkarteak antolatutako saioa izan zen eta bertan entzundako bertsoen artean egin dugu gaurko hautaketa. Saharako errealitatea eta bestelako gaiak ere jorratu zituzten. Bederatzikoa ere berreskuratu dugu.
Bertsolari gazteen 52. Osinalde sariko finala, alez ale

Bertsolari gazteen 52. Osinalde sariko finala, alez ale

Aner Peritz izan da aurtengo Osinalde sariko irabazlea, entzuleen saria eta bertsorik onenaren sariak, berriz, Aitor Tatiegik eskuratu zituen. Hiru kanporaketen ostean jokatu zen apirilaren 6an finala, ohi bezala, afal-osteko saio gisa eta mikrofonorik gabe. Gabiriako Osinale Elkartean 140 lagun inguru batu ziren sei bertsolari gazteen jardunaz gozatzera. Giro horretan borobildutako bertsoak eta ondutako ariketak entzungo ditugu saio honetan.

Laudioko emakumeenak eta Bertsopentsiotan ekimena tarteko Tolosan entzunak

Laudioko emakumeenak eta Bertsopentsiotan ekimena tarteko Tolosan entzunak

Laudion, Emakumeen nazioarteko egunaren atarian izan zen saioko lagin batzuk hautatu ditugu batetik eta bestetik Tolosan, lehenengoz egin den "Bertsopentsiotan" bertso jarrien sariketak emandakoa ere jaso nahi izan dugu. Aurreikuspen guztiak gaindituta, parte-hartze handia izan dute eta hasiera batean aurreikusten ez zituzten sariak ere banatu dituzte. Erretretaz edo jubilazioaz aritu garenez, artxiboan ere arakatu dugu eta 1997ko Beskooitzeko bertsoaldi bat ekarri dugu. Ia gustuko duzun.
Arabako Bertsolari Txapelketako finaleko aleak, Printzipalen bildutakoak

Arabako Bertsolari Txapelketako finaleko aleak, Printzipalen bildutakoak

Aroa Arrizubieta da Arabako Bertsolari Txapeldun berria, baina finalean entzun ziren bertsoak berreskuratuko ditugu saio honetan. Aroarekin batera, oholtzan izan ziren Peru Abarrategi, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Paula Amilburu eta Asier Otamendi, Oier Suarezek jarritako gaiei erantzuten. Umore kutsukoak eta serioagoak denetik izan zituzten. Andoaingo Basteron, igande honetan izango den Sahararen aldeko bertso saio baterako gonbitea ere jaso dugu.
Arabako finalaren atarian, finalerdiak berrituz

Arabako finalaren atarian, finalerdiak berrituz

Ordu gutxi batzuk besterik ez dira falta Gasteizko Printzipal antzokian Arabako Bertsolari Txapelketako finala jokatzeko. Aitzakia hori hartuta, Aramaioko eta Dulantziko finalerdietako saioak errepasatuko ditugu. Artxiboan arakatzen ere aritu gara eta Korrikari lotutako 1983ko bertsoaldi bat berreskuratu dugu.

Bertso egunean, Gernikako Astran ereindako aleak

Bertso egunean, Gernikako Astran ereindako aleak

2024ko Bertso eguna, Gernikan izan zen. Bertsoak lantzen, jorratzen eta ontzen oholtza gainean Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Saioa Alkaiza eta Etxahun Lekue aritu ziren Aitor Etxebarriazarragaren esanetara. Horrezaz gain, 1998ko negu epelari Lazkao Txikik botatako eta gure artxiboan gordetako bertso batzuk ere berreskuratu ditugu.
Tolosako Atariakoa eta urteko egun berezienak

Tolosako Atariakoa eta urteko egun berezienak

Tolosan, urtarrilaren 20an San Sebastian egunez Atariaren alde egindako saioko bertsoaldiak hautatu ditugu gaur. Baina, egun bereziz osatutako asteburua izaki, 1994ra egingo dugu atzera; urteko zein jai egun izango ote zuten gustuko bertsolariek? Entzun eta gozatu!
Bilbao Arenan dena prest gaur jokatuko den Bizkaiko Finalerako

Bilbao Arenan dena prest gaur jokatuko den Bizkaiko Finalerako

Finalaren atarian, azken bi finalaurrekoetako errepasoa egiteko probestuko dugu. Ordu gutxiren buruan argituko da nori jantziko dion txapela, Begoña Iturrizak. Orain 40 urte Bertsozale elkartearen sorreran ibili zen, Santutxuko bertso eskolan. Gure bederatzikoari jarraipena emateko ere probestuko dugu.
Finalaren atarian, Nafarroako finalaurrekoen errepasoa

Finalaren atarian, Nafarroako finalaurrekoen errepasoa

Gaur arratsaldean jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala. Hori dela eta, saio honetan, Altsasun, Agoitzen eta Lesakan jokatutako hiru finalaurrekoetako bertsoaldiak entzungo ditugu. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo.
1 / 30 Hurrengoa

Bertsolaritzari buruzko albisteak

EITBPodkast Hitza Jolas saiooaren leihoa, EITBPodkasten EITBPodkast

Bederatzikoa

Bertsopedia

Programazioa Maiatzak 2

Gehiago ikusi

  • Orain GANBARA
  • 21:00 BOLETIN
  • 21:05 GANBARA DE CERCA
  • 22:00 BOLETIN
  • 22:05 KIROL GAUA
  • 23:00 BOLETIN
  • 23:05 LA MECANICA DEL CARACOL
  • 00:00 BOLETIN
  • 00:05 VIVIR PARA VER
  • 01:00 BOLETIN
  • 01:05 LO MEJOR DE BOULEVARD
  • 02:00 BOLETIN
  • 02:05 DISTRITO EUSKADI
  • 03:00 BOLETIN
  • 03:05 KIROL GAUA
  • 04:00 BOLETIN
  • 04:05 APL
  • 05:00 BOLETIN
  • 05:05 LA MECANICA DEL CARACOL
  • 06:00 BOULEVARD
  • 09:00 BOLETIN
  • 09:05 BOULEVARD
  • 10:00 BOLETIN
  • 10:05 BOULEVARD
  • 11:00 BOLETIN
  • 11:05 BOULEVARD
  • Orain HERRIAN
  • 21:00 GANBARA DE CERCA
  • 22:00 KIROL GAUA
  • 23:00 LA MECANICA DEL CARACOL
  • 00:00 VIVIR PARA VER
  • 01:00 RV GAUR
  • 03:00 ALDAPEKO
  • 04:00 DIALOGOS
  • 05:00 PRIME TIME
  • 06:00 BOULEVARD MATINAL
  • 07:30 RADIO VITORIA GAUR