Itxi

Faktoria

Bertsolaritza

Onintza Enbeita, Ainhoa Urien: 'Bertsolaritzak eskosistema indartsua behar du. Gu indartsu egotea ez da aski'

Bertsozale Elkarteko Lehendakaritza talde berriko kide dira. Euren aurrekoek ondo asmatutako lerro estrategikoetatik jarraituko dute. Bertsolaritza, gaur egun, mugimenduan dagoen espresio oso anitza dela diote

  • Ainhoa Urien

    Ainhoa Urien

    24:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Euskal Herrian 'gintza' asko dago. 'Gintzan' ari direnentzat erreferente gara, bai; baina noiz arte jarraitu behar dugu erreferente izaten? Beste 'gintza' batzuk indartsuago baleude indartsuago ginateke denok". Hitz horiek Onintza Enbeitarenak dira. Ainhoa Urien Bertsozale Elkarteko "lehendakarikide" berriarekin izan da Faktoriako plazan. Biek aipatu dute bertsolaritzak ekosistema indartsu bat behar duela inguruan, denak batera indartsuago izateko. Bertsolaritzak kultur espresio gisa duen indarraz, ahots berriez, aniztasunaz eta aurrerantzean egiteko duenaz mintzatu dira biak Iñaki Guridirekin solasean.