Itxi

Faktoria

ALKATE GAZTEAK

“Alde txarrak kudeatu behar dira, baina herrian ekarpena egin dezakezula ikusteak asko asetzen du”

IMANOL DE LA VARGA | EITB MEDIA

Herrigintzaz eta gazteek tokian tokiko politikan duten inplikazioaz hitz egiteko 30 urtetik beherako hiru alkate gonbdiatu ditugu Euskadi Irratiko "Faktoria"ra: Gurutze Etxezabal Orexako alkatea; Julen Karrion Muruetakoa eta Unai Irigarai Aurizkoa.

  • Julen Karrion, Muruetako alkatea; Gurutze Etxezabal, Orexakoa eta Unai Irigarai Aurizkoa.

    Julen Karrion, Muruetako alkatea; Gurutze Etxezabal, Orexakoa eta Unai Irigarai Aurizkoa.

    24:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gurutze Etxezabal Orexako alkatea; Julen Karrion Muruetakoa eta Unai Irigarai Aurizkoa izan ditugu, hiru alkate gazte, herrigintzaz eta gazteek tokian tokiko politikan duten inplikazioaz. Hirurek kontatu digute oso gertuko tratua dutela herritarrekin, batzuetan egoera deserosoak gertatu eta kudeatu behar diren arren, eskertzen dute  konfiantza. Hirurek esan digute herrikideen babesa nabaritzen dutela. Are gehiago, askok ilusioz hartu dutela gazteek emandako aurrera urratsa.

Aitortzen dute herri batzuetan izaten direla udal hauteskundeetarako zerrendak osatzeko arazoak. Auritzen, esaterako, ez zen inor aurkeztu iazko maiatzeko bozetara, eta azaroko deialdirako lortu zuten zerrenda osatzea. Esan digutenez, erronka bada gazteen inplikazioa lortu, eta datozen deialdietarako inplikazio horri eustea.