Itxi

Faktoria

Seaska

Gorostiaga: 'Irakasle horiek gabe, ez dugu ikasturtea abiatuko'

Frantziako Gobernuak "beste hizkuntzarik ez duela ulertzen" eta mobilizazioetara jo behar izan dutela azaldu du Seaskako zuzendariak.

  • Hur Gorostiaga

    4:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Seaskak Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin harremanak eten eta alarma piztu du. 240 ikasle gehiago izango dituzte Ipar Euskal Herriko ikastolek datorren ikasturterako baina aldiz, irakasle gehiago izateari frantsez administrazioak ezezkoa eman izanak ekarri du negoziazioen haustura. Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak 'Faktoria'n berretsi du galdegin dituzten 25 irakasle horiek gabe ez dela ikasturtea abiatuko."Badirudi Frantziako Gobernuak ez duela beste hizkuntzarik ulertzen. Beraien hizkuntzan aritu beharko dugu, beraz, eta mobilizaziotara jo", adierazi du.

Gorostiagak espero du, nolanahi ere, Frantziako gobernuak tokian tokiko hizkuntzetan eskaintzen den hezkuntzaren zenbakiak kontutan hartuko dituela -Seaskaren matrikulazioak % 80 egin du gora azken urteotan- eta onartuko duela Seaskaren eskaria: "Eurek ere ez dute sinisten 0 postutan geratuko garenik". Irakasle gehiago gabe, gela bakoitzean 50 ikasle lituzke Seaskak eta "edonork badaki hori ez dela hezkuntza, hazkuntza baizik", iritzi dio.