Igandean, Astelena frontoian, Dariok eta Altunak partida erabakigarria jokatuko dute finalerdietarako txartela eskuratzeko. Galtzen duena kanpoan geratuko da. Materiala ordea, ez da aitzakia izango.
Eibarko Güreik Marketean Euskal Herriko produktuak saltzen dituzte. Zonalde deberdinak ditu azokak: Upategia, okindegia, glutenik gabeko gunea, kontsernen zonaldea...
Kontxa Laspiur Zabala eibartarra euskalzale sutsua da, ia bizitza osoa euskara erakusten pasa du eta 100 urte betetzear dela, harrituta utzi gaitu haren indarrak. Heriotzari ez dio beldurrik eta aurten hilko dela ere esan digu: "1924an jaio nintzen eta 2024an hilko naiz".
Quirlesek aurretik jarri du etxeko taldea, eta Bautistak banakoa egin du atsedenaldiaren atarian. Albaceteren garaipenaren gola Lander Olaetxeak egin du, 60. minutuan.
Amezketako aztia jaun eta jabe izan da Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako partidan. Zabaleta 3 eta 0 aurreratu da, baina Altunak partida hautsi du 0 eta 13ko partzialari esker. Etxarrengo atzelaria finalerdietan sartzeko aukerarik gabe geratu da.
Nahikari Garcia, zuri-gorrien aurrelariak, Eibarren aurkako derbiaren atarikoan, taldea bolada ona berreskuratzeko gogoz dagoela aitortu du. Era berean, "denboraldi amaierara begira, anbizio handia dutela" aipatu du.
Jokin Altuna eta Jose Javier Zabaleta izango dira aurrez aurre Eibarko Astelena pilotlekuan. Finalerdietarako txartela lortzeko partida erabakigarria izango da, Zabaletak Darioren aurka galdu baitzuen (22-17), eta Altunak Lasoren aurka (7-22).
Hautagaietako batek helegitea aurkeztu zuen, udaltzain gisa lanean 30 urte daramatzala euskaraz jakin gabe eta baldintza "baztertzailea" dela argudiatuta. Orain, Donostiako epaitegiak arrazoia eman dio, haren helegitea partzialki onartuta.
Lierni Fernandezek eta Lide Ugartek otsailean egin dute bigarren bidaia Etiopiako Tigray eskualdera, 2022ko azaroan su-etena adostu zenetik. Ehunka emakumeri lagundu diote "kafe erritualen bidez" bortxaketak kontatu eta sarea sortuz.
Txikitatik kirolzalea dela esan du Pello Osoro triatletak "Helmuga" saioan egindako elkarrizketan. Hainbat kiroletan ibili ostean, triatloian dabil orain buru-belarri, eta urte luzez hala jarraitzea espero du.
Juan Ayusok (UAE Emirates) irabazi du Itzulia, Eibarren hasi eta amaitu den etapa nagusia iraulita, eta 63. edizioa eskuratu du, Carlos Rodriguez (Ineos) andaluziarrarekin batera erakustaldia emanda.
Helmugatik ia 29 kilometrora, ordura arte liderra zen Skjelmoseri eraso dio Juan Ayusok (UAE Emirates), baita aurreratu ere. Ordutik, maillot horiduna tartea murrizten saiatu da, baina ezinezkoa izan du. Hala, Ayusok 2024ko Itzulia irabazi du.
Duela 6 urte esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten Mikel Lizarralde eibartarrari. Hasieran oso gaizki hartu zuen, baina buelta eman zion. Zazpi proiektuarekin esklerosi anizkoitza duten pertsonei erakutsi nahi die bizitza aktiboa izan dezaketela. Saalda proiektu solidarioaz ere aritu da.
Eusko Jaurlaritzak koordinatuko du txirrindulari proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboa, eta informazio guztia webgune, aplikazio eta X sare sozialeko kontu ofizialen bidez hedatuko da.
Lasterketaren 63. edizioa Irunen aurkeztu dute. Apirilaren 1a eta 6a bitartean jokatuko da, munduko txirrindulari onenak ikusi ahalko dira euskal errepideetan, eta EITB Mediak zuzenean eskainiko ditu etapa guztiak.
Zazpi igoera puntuagarri izango dira, horietako hiru, Azurki, Krabelin eta Izua, 1. mailakoak, Itzuliaren azken jardunaldiko profilean. Aurreikuspena da etapa erabakigarria eta ikusgarria izatea.
Hainbat pertsona zauritu ziren, eta horietako bi Basurtuko ospitalera eraman behar izan zituzten. Eibarko eta Bilboko bi gazte taldek sare sozialen bidez egin zuten hitzordua norgehiagoka Bizkaiko hiriburuan jokatzeko, Irala auzoan, hain zuzen ere.
Donostiatik Bilboko aireportura Mugi txartel pertsonalizatuarekin bidaiatzen duen pertsona batek 3,35 euro ordainduko ditu, gaur egungo 17 euroen aldean.
Baiko eta Aspeko bikoteak Eibarko Astelena frontoian aritu dira pilotak aukeratzen datorren igandean bertan jokatuko den partidarako. Pasa den igandetik, sarrerak agortuta daude eta beraz, gainerako pilotazaleek ETB1en eta eitb.eus-en ikusi beharko dute.
Ezarritako epeak betez gero, Aste Santuko oporren astean, herritar asko etxetik kanpo daudenean, helarazi beharko lirateke mahaietan egoteko izendapenak. Hori horrela, kezka azaldu dute hainbat udalek, Portugaletek (Bizkaia) eta Eibarrek (Gipuzkoa) tartean.
Joseba Etxeberriaren taldea aurretik zihoan markagiluan partida amaitzear zela, baina Espanyolek bi gol sartu ditu hiru minututan eta norgehiagokari buelta eman dio luzapenean.
Eibar taldeko erdilariak ezagutzen du klub bizkaitarra, iaz ere han jokatu baitzuen, armaginek utzita. Denboraldi honetan, ligako bost partida jokatu ditu, eta beste hiru, Kopan.