Gu

Gu

Gu

Elkarrizketa

Tatta: “Diskoarekin profesionaltasunerako saltoa bilatu dugu”

Estudioan izan dugu Tatta, Denso ekoizlearekin, 'Martin' izeneko estreinako LPa aurkezten.

  • Denso eta Tatta

    Denso eta Tatta. Argazkia: Gaztea

    14:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Martin izeneko diskoa aurkeztu digu Tattak, "GU"n. Etxepe kolektiboko kide moduan ezagutu genuen, eta "Zure atzetik" kantaren arrakastaren ostetik dator bere estreinako LPa.

Denso ekoizlearekin etorri zaigu estudiora, diskoa egiteko orduan ezinbesteko izan duen bidaidearekin. Beste ekoizle batzuekin lan egin duen arren, Tattak ez du lortu Densorekin izandako konexioa.

Gitarrak, bachata bat eta reggaetoia aurkituko ditugu Arrasateko artistaren lehen lan luze eklektikoan.

Gainera, orain arteko zuzenekoetan jasotako harrera beroa tarteko, zuzenekoak profesionalizatu eta oholtza gaineko proposamenean inbertsio handiago bat egiteko unea iritsi zaiola kontatu digu artistak.

Gaztea Sarietarako izendatuta dago Tatta, abesti onenaren kategorian, Malakiasekin elkarlanean duen "Zure atzetik" abestiari esker.

Entzun hemen Tattaren Martin diskoa, osorik.