Gu

Gu

Gu

Musika

Countryaren berpizkundea, Lil Nas X, Beyoncé, Noah Kahan eta Lana del Reyren eskutik

Countryaren musikak estatubatuar zerrendetan izandako gorakada izan dugu hizpide "GU" saioan.

  • Beyoncé

    Beyoncé. Argazkia: @beyonce

    11:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Usherren Super Bowleko atsedenaldiari protagonismoa kentzea lortu du beste artista batek. Izan ere, partida jokatzen zen bitartean iragarri zuen Beyoncék Renaissance Act II. izeneko disko berria (aurrekoaren jarraipena) aterako duela.

Martxoaren 29an izango dugu entzungai eta artistak berak aurreratu duenez country doinuak izango dira nagusi. Dagoeneko "TEXAS HOLD'EM" eta "16 CARRIAGES" izeneko singleak entzungai daude plataforma guztietan.

Alain Perezek "GU"n kontatu digunez, Beyoncérena ez da aurten entzungo dugun country album bakarra. Lana del Rey artistak irailean aterako du Lasso izeneko diskoa eta honek ere country musikaren bidea hartuko duela iragarri du.



Countryak Ameriketako Estatu Batuetan izandako berpizkundea 2019an hasi zela esan daiteke, Lil Nas Xek "Old Town Road" izeneko abestian musika estilo tradizionala eta erritmo urbanoagoak uztartu zituenean.

Bukatzeko, Noah Kahan musikaria aipatu du Alainek. Countryaren bitartez mundu mailako zerrendetan goia jotzen ari den kantautorea.