Teknologia -

Berrikuntza

Mitzuli, mugikorra itzultzaile bihurtzeko aplikazioa, sortu dute

Mikel Artetxe EHUko ikertzaile sortutako doako aplikazio horrek 50 itzulpen-noranzkotan baino gehiagotan itzultzen du.

Mitzuli aplikazioaren irudia. Argazkia: Elhuyar.eus
Mitzuli aplikazioaren irudia. Argazkia: Elhuyar.eus
Orain Hemen: Mitzuli itzultzailea

01:49

T.S.J. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Artetxe IXA Taldeko EHUko ikertzaile gipuzkoarrak Mitzuli izeneko aplikazioa sortu du, Elhuyarren laguntzarekin eta babesarekin. Aplikazio horrek itzultzaile bihurtzen du sakeleko telefonoa, eta 50 itzulpen-noranzko baino gehiago eskaintzen ditu.

Halaber, baliabide urriko hizkuntzek protagonismo berezia dute, Elhuyarren irudiko, "izaera komertzialeko produktuek albo batera utzi ohi dituztelako".

Hori dela eta, aplikazio horrek Iberiar penintsulako hizkuntza gehienak eskaintzen ditu: euskara eta okzitaniera, portugesa, gaztelania, katalana, galiziera, asturiera eta aragoiera.

Bestalde, berrikuntza nabarmena eskaintzen du aplikazio horrek, testu bidezko itzulpena ez ezik, ahots bidezko sarrera/irteera eta irudi bidezko itzulpena ere eskaintzen baititu. Gauzak horrela, erabiltzaileak kartel bati argazkia ateraz gero, Mitzulik karteleko testua itzuliko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Telefonia mugikorra albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Mugikorretarako aplikazioak