Politika -

Manifestazioa, Bilbon

Biurrunek eta Zabaletak bat egin dute presoen aldeko martxarekin

EAEko Auzitegi Nagusiko epailearena eta Jaurlaritzako sailburu ohi sozialistarena Sarek ezagutarazitako azken atxikimenduak izan dira.

Sarek aurkeztutako atxikimenduetako batzuk. Grafikoa: @sare_herritarra
Sarek aurkeztutako atxikimenduetako batzuk. Grafikoa: @sare_herritarra
Sarek aurkeztutako atxikimenduetako batzuk. Grafikoa: @sare_herritarra

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Garbiñe Biurrun EAEko Auzitegi Nagusiko Gizarte arloko Aretoaren presidenteak eta Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako sailburu ohi sozialistak bat egin dute Sare plataformak urtarrilaren 10erako Bilbon, sakabanaketaren aurka, deitutako manifestazioarekin. Orotara 110 atxikimendu lortu dituzte dagoeneko.

Martxa isila eta pankartarik gabekoa izango da, eta 'Euskal presoak orain, ahora, now Euskal Herrira!' izango du leloa.

Agiri batean, manifestazioa jendetsua izateko deia egin du plataformak, eta horretan "sentsibilitate askotarikoko hainbat pertsonak" hartuko dutela parte aurreratu du.

"Denok batera lortuko dugu presoek eta gertukoenek pairatzen dituzten urraketa guztiei amaiera ematea, sakabanakatearekin hasita", nabarmendu du Sarek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilboko albisteak Presoak albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Protestak gaur EAEko Justizia Auzitegi Nagusia