Mundua -

Donetsk

Areagotu egin dira Armadaren eta errusiazaleen arteko erasoak Ukrainan

Gutxienez, lau zibil hil dira, horietako bi haurrak, Ukraina ekialdean. Ukrainako Armadak "asetze-bonbardaketa" abiatu du milizia errusiazaleen aurka Donetsken.

5.000 lagun hil dira eskualde horretan joan den apiriletik hona. Argazkia: EFE
5.000 lagun hil dira eskualde horretan joan den apiriletik hona. Argazkia: EFE
Donetskeko aireportua, suntsituta

2:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez, lau zibil dira, tartean bi haur, Ukrainako Armadak herrialdearen ekitaldean igande honetan egin dituen bonbardaketatan. Eraso horiek arriskuan jar dezakete bi aldeek adostutako su-etena.

Ukrainako Gobernuak berri eman duenez, 7 eta 16 urteko bi mutiko hil dira Vuhlehirsk hirian, Gobernuaren eraikin baten kontra jaurtitako misil batek harrapatuta. Bestalde, errusiazaleek salatu dute beste bi pertsona ere hil dituztela Gorlovka hirian, autobus geltoki baten kontra egindako erasoan. Halaber, 16 lagun zauritu direla adierazi dute.

Errusiazaleen esku dauden posizioen aurkako bonbardaketa masiboa hasi du Ukrainako Armadak igande honetan, Petro Poroshenko Ukrainako presidentearen aholkulariak Facebooken bidez jakinarazi duenez.

Donetskeko Gobernuaren aholkulari Alexander Kiriakovek azaldu duenez, erasoak gutxi batzuk dira oraindik ere, baina indar handikoak, eta hainbat etxebizitzen aurka, alegia. Halaber, "hildako eta zauritu kopuru handia" egon daitezkeela iragarri du.

Su-etena, bertan behera

Zentzu horretan, Errusiaren aldeko milizia separatistek ere bonbardaketak areagotu direla salatu dute. Ukrainako Armadak tankeak ditu Donetsk hirian kanpoaldean.

"Ukrainako militarrek denetarik dute: artilleria, Grad misilak, morteroak eta jaurti-granadak", esan du Vladimir Motuzenko Donetskeko aholkulari militarrak.

Joan den abenduan "isiltasun ituna" sinatu zuten bi aldeek Donbass eskualdean, 2014ko irailean Minsken hitzartutako su-etena abiatzeko. Gaurko erasoak amaiera eman dio su-etenari.

Errusiaren aldeko miliziek atzo iragarri zutenez, Donetskeko aireportua haien mende dago, azken hilabeteetan borroka biziak izan ostean.

OSCEren eskaera

OSCE Europako Segurtasunerako eta Lankidetzarako Elkarteko begiraleek bonbardaketa berehala amaitzea exijitu dute, Russia Todayk zabaldu duenez.

Bestalde, kezka da nagusi Errusian. Dmitri Peskov Kremlineko bozeramaileak esan duenez, "Mosku oso kezkatuta dago Ukrainako ekialdeko erasoak areagotu direlako, eta horrek irtenbide baketsua lortzea zailtzen duelako". "Kieveko Gobernuak gerra berriro piztu nahi du", egotzi dio.

5.000 pertsona inguru hil dira joan den otsailetik hona Donetsk eta Luganskeko eskualdeetan, altxamendu separatistaren aurka Kieveko Gobernuak operazio militarra abiatu zuenetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste garrantzitsuak Batasun europarra Ukraina gaur Errusia argazkiak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa