Mundua -

Atentatua Frantzian

EITBk 'Charlie Hebdo'ren aurkako atentatua gaitzetsi du

Bai EITBko zuzendari nagusiak eta baita Erredakzio Kontseiluak astekari frantziarraren aurkako atentatua gaitzetsi dute.

Maite Iturbe
Maite Iturbe
Maite Iturbek gaitzetsi egin du 'Charlie Hebdo'ren aurkako erasoa

00:46

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusiak Charlie Hebdo astekari frantziarraren aurkako atentatua gaitzetsi du gaur goizean. “Indarkeriak hedabide bati eraso egiten dionean adierazpen askatasunari eta gizarte osoari eraso egiten dio”, azpimarratu du.

Horren harian, “adierazpen askatasunaren aurka aritu den indarkeriaren zentzugabekeria” nabarmendu du EITBko zuzendari nagusiak. “Charlie Hebdoren familia osoarekin bat egiten dugu, elkartasuna adieraziz”, gaineratu du.

Bestalde, Euskal Irrati Telebistako Erredakzio Kontseiluak “dolua eta elkartasuna” adierazi die ‘Charlie Hebdo' aldizkariko lankideei “jasan duten eraso basatiaren aurrean”.

 

“Tolerantzia eta adierazpen askatasuna galarazteko ahaleginak beti dira salagarriak, eta bereziki onartezinak kasu honetan bezala inolako gizatasunik gabe bizitzaren kontrako eraso bidez datozenean”, adierazi du Erredakzio Kontseiluak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Paris azken albisteak Europa Atentatuak argazkiak Eguneko albisteak Albisteak EITB Kazetaritza azken ordukoa