Mundua -

Siria eta Irak

Mila frantziarrek harremanen bat dute Siria eta Irakeko jihadistekin

Horietako batzuek talde jihadistekin egin dute borroka, batzuk egun daude talde horietan, eta beste batzuek taldeetan sartzeko asmoa dute.

Frantzia jihadista
Frantzia jihadista
Frantzia jihadista

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.000 frantziarrek baino gehiagok harremanen bat dute Siriako eta Irakeko talde jihadistekin, Bernard Cazeneuve Frantziako Barne ministroak emandako datuen arabera. Ministroak azaldu duenez, batzuek talde horiekin aritu izan dira borrokan, beste batzuk egun daude talde horien barruan, eta egon badaude taldeetan sartzeko asmoa dutenak.

"BFM TV" eta "RMC" komunikabideetan emandako elkarrizketa batean, ministroak esan du 1.000 frantziar horietatik 380 daudela egun talde horietan, Sirian eta Iraken borrokan. 180 lagun bidean daude, eta beste 200 Frantziara itzuli dira jihadisten mugimenduan parte hartu ostean.

Ministroak azpimarratu duenez, egoera horren kontrako hainbat neurri jarri dituzte jada martxan, tartean jada Justiziak irekitako 103 izapideak. Horrez gain, egun Parlamentuan dagoen jihadismoaren kontrako lege-proiektua aipatu du ministroak. Hala, agintariek susmoa baldin badute pertsona batek atzerriko lurralde gatazkatsuetara joan eta talde terroristako kide izateko asmoa duela, dokumentazioa kentzeko aukera izango dute, proiektu horri esker.

Halaber, Cazeneuvek gogoratu du Interneteko webgune jihadistak ixteko lanean ari direla ere, gazteen % 90 bertan kaptatzen dituztelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gerra Siria Frantzia argazkiak Jihadismoa hoy Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Zer gertatzen ari da Iraken? Siria Ekialde Hurbila