Mundua -

Sarraskia Pakistanen

Nazioarteak atsekabea agertu du Pakistango sarraskiaren aurrean

Malala Yousafzai Bakearen Nobel saridunak "bihotza hautsita" duela esan du, eta babesa agertu dio Pakistango Gobernuari.

132 ume hil dituzte talibanek. EFE
132 ume hil dituzte talibanek. EFE
132 ume hil dituzte talibanek. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteak gaitzetsi egin du talibanek Pakistango eskola baten aurka egindako erasoa. 148 pertsona hil dituzte bertan, gehienak, 132, umeak.

Horren ildotik, gertatutakoa "tragedia nazionala" dela deitoratu du Nawaz Sharif Pakistango lehen ministroak, eta "ume errugabeak" hil izana nazioarentzat "galera bat" dela gaineratu du.

Malala Yousafzai Bakearen Nobel saridunak "bihotza hautsita" duela esan du, eta babesa agertu dio Pakistango Gobernuari.

Barack Obama AEBko presidenteak Islamabadi babesa emateko konpromisoa berretsi du, "terrorismoaren aurka borroka egiteko eta bakea eta egonkortasuna sustatzeko".

François Hollande Frantziako presidenteak "hitzik" ez duela esan du, eta Pakistango Gobernuari babesa agertu dio.

Erresuma Batuan, umeen aurkako erasoek "justifikaziorik" ez dutela salatu du Philip Hammond Atzerri ministroak.

Alemanian, Frank-Walter Steinmeier Atzerri ministroak eskolaren aurkako erasoa "azken urteetako krudelena" izan dela salatu du.

Espainiako diplomaziaren buruak, Jose Manuel Garcia-Margallok, atentatuak "gizakien alde txarrena" erakusten duela kritikatu du.

Europar Batasunak konpromisoa agertu du terrorismoaren aurka, eta Pakistango Gobernuari laguntzeko prest azaldu da, Federica Mogherini Atzerri Politikarako komisarioak adierazi duenez.

Azkenik, Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak umeen aurka egitea "koldarkeria" dela esan du, eta sarraski honek ez duela "justifikaziorik" erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Barack Obama argazkiak Espainiako Gobernua bideoak Atentatuak bideoak François Hollande Nobel sariak albisteak Estatu islamiarra berriak Jihadismoa hoy Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Asia Pakistan gaur