Gizartea -
Zientzia
Lur planeta 600 urtean suntsituko dugula aurreikusi du Stephen Hawkingek
Horregatik, bizitoki bila Alpha Centaurira joatea proposatu du zientzialariak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Stephen Hawking fisikari ospetsuak ziurtzat eman du gizakiak suntsitu egingo duela Lurra, eta 600 urtean gure planeta suzko bola bat izango dela aurreikusi du.
Horregatik, bizitoki berriak bilatzeko beharra azpimarratu du zientzialariak, eta 'auzo' gertukoenera, Alpha Centaurira, joatea proposatu du, hondamenditik ihesi.
Horren ustez, hainbat kausak eragingo dute Lur planetaren suntsipena, hala nola populazioaren tamainak eta energi beharrak.
Ildo horretatik, proiektuak finantziazio pribatua beharko duela ohartarazi du fisikariak.
Beijingen (Txina) izandako Tencent WE goi-bileran egin ditu adierazpenok, bideo baten bitartez.
Hawkingek Breakthrough Starshot ekimena babestu du. Alpha Centaurira 20 urtean bidaltzea aurreikusten du proieku horrek, argiaren abiaduraren frakzio batera joanda.
"Sistema horrekin, ordubetean iritsi gaitezke Martera, zenbait egunetan Plutonera, Voyager pasatzea astebetean eta Alpha Centaurira 20 urtean", esan du.
Gaur egun existitzen den espaziontzi bizkorrenak 30.000 urte beharko lituzke hara iristeko.