Gizartea -
Zientzia
NASAk zentral nuklearrak eraiki nahi ditu Marten
Planeta gorrian eraikiko lukeen tankerako erreaktore bat probatzen hasiko da NASA irailean, Las Vegasen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Marten zentral nuklear txikiak eraiki nahi ditu NASAk, eta, zeregin horretarako, lehen probak iraila eta urtarril artean egingo ditu.
Kilopower proiektuaren baitan, fisio nuklearreko erreaktore txikiak probatuko ditu NASAk Las Vegasen.
Helburua da Planeta Gorrian energia nahikoa hornitu ahal izatea, bertan erregaia ekoizteko, etorkizunean bertan egongo diren gizakientzat.
Probatuko duten erreaktorea 1,9 metrokoa izango da, eta kilowatt bat ekoizteko ahalmena du.
NASAren ingeniarien ustez, gizakiek 40 kilowatteko ekoizpena beharko dute Marten (Lur planetan zortzi etxebizitzak behar dutena). Curiosity espazio-ontziaren RTG moduluak 125 watt ekoizteko ahalmena du, baina potentzia gutxituz doa plutonio erradiaktiboa desintegratzen den heinean.
Eguzki energia erabiltzea da alternatiba, baina, antza denez, Marteko hainbat lekutan mugatuta izango lukete sistema hori, izpi nahikorik heltzen ez direlako.