Gizartea -

Espazioa

9 Planetaren bila ari dira, miatu gabe dagoen hegoaldeko zeruan

ANU SkyMapper teleskopioak 36 argazki aterako ditu, hegoaldeko zeruko eremu guztietan.

Espazioa
Espazioa
Espazioa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Australian National Unibertsitateak hiritarren parte hartzea eskatzen duen proiektua abiatu du, Eguzki Sistemako 9 Planeta misteriotsua bilatzeko. Hegoaldeko hemisferioan miatu gabe dagoen zeruan burutuko dute lana.

Proiektuari esker, ANU SkyMapper teleskopioak Siding Spring behatokian hartutako milaka irudiak bilatzeko web ataria erabili ahal izango dute kaleko zientzialariek.

Hegoaldeko zeruko eremu bakoitzeko 36 argazki aterako ditu SkyMapper teleskopioak. Ia miatu gabe dago, eta Unibertsioan gertatzen diren aldaketak identifikatzen ditu.

Brad Tucker astrofisikoak zuzenduko du lana, eta azaldu duenaren arabera, "gure eguzki sisteman bi milioi urteko historian inork ikusi ez duen planeta berri bat aurkitzeko gaitasuna dugu. 9 Planeta super Lurra izango dela aurreikusi dute, gure planeta baino askoz ere handiagoa, hotza eta urrunekoa. Lurra eta Eguzkiaren artean baino 800 aldiz distantzia handiagoa egongo da. Nahiko misteriotsua da".

Halaber, gaineratu duenez, jendeak espazioko bestelako objektuak ere aurkitzea espero du: asteroideak, kometak eta Plutonen antzeko planeta txikiak, besteak beste.

Tuckerren aburuz, ordenagailu modernoek ez dute sekula milioika pertsonak duten grina berdinduko.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Zientzia albisteak Planetak Lurra