Gizartea -

Zientzia

Antibiotikoek menperatu ezin dituzten 12 bakteria

Munduko Osasun Erakundeak sendagai berrien ikerketara funts gehiago bideratzea eskatu die nazioarteko gobernuei.

Ospitaleetan dauden bakteriak oso arriskutsuak dira. EiTB
Ospitaleetan dauden bakteriak oso arriskutsuak dira. EiTB
Ospitaleetan dauden bakteriak oso arriskutsuak dira. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko Osasun Erakundeak (MOE) antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterien zerrenda bat publikatu du astelehen honetan.

Erakundearen helburua da antibiotiko berrien ikerketa sustatzea, bakteria erresistenteak arriskutsuak baitira osasunarentzat.

Horren ildotik, Marie-Paule Kieny MOEko zuzendariordeak deia egin die nazioarteko gobernuei, funts gehiago bideratzeko sendagai berrien ikerketara.

"Antibiotikoekiko erresistentzia gora egiten ari da, eta tratamenduak agortzen ari dira. Arazoaren konponbidea merkatuen esku uzten badugu, premiaz behar ditugun antibiotiko berriak ez dira garaiz helduko", adierazi du.

Zerrenda hiru kategoriatan banandu dute, lehentasun mailaren arabera: kritikoa, handia edo ertaina.

Lehentasun kritikoan ospitaleetan eta zahar-etxeetan oso arriskutsuak diren bakteriak daude.

Beste bi kategorietan, aldiz, gaixotasun arruntak eragiten dituzten bakteriak daude, hala nola gonorrearena eta salmonella.

 

Lehentasun kritikoa

Acinetobacter baumannii

Pseudomonas aeruginosa

Enterobacteriaceae

 

Lehentasun handia

- Enterococcus faecium

- Staphylococcus aureus

- Helicobacter pylori

- Campylobacter spp.

- Salmonellae

- Neisseria gonorrhoeae

 

Lehentasun ertaina

- Streptococcus pneumoniae

- Haemophilus influenzae

- Shigella spp.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Zientzia albisteak Osasunari buruzko albisteak Medikuen albisteak Munduko Osasun Erakundearen albisteak