Gizartea -
Zientzia
Jaio da hiru guraso dituen lehen umea
Bi amaren eta aita baten DNA du jaioberriak, mutazio genetiko arraroak dituzten gurasoei seme-alaba osasuntsuak izatea ahalbidetzen dieten teknika bat erabiliz.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hiru gurasoren DNAk dituen munduko lehen umea jaio da Mexikon, New Scientist aldizkari zientifiko britainiarrak jakinarazi duenez.
Haurra, Abrahim Hassan, duela bost hilabete jaio zen, mutazio genetiko arraroak dituzten gurasoei seme-alaba osasuntsuak izatea ahalbidetzen dien teknika bat erabiliz.
Teknika hori herrialde bakarrean da legezkoa oraindik, Erresuma Batuan hain zuzen, baina adituek uste dute Abrahimen jaiotzak beste hainbat herrialdetara hedatzea ekarriko duela.
Kasu horretan, haurrak amaren, aitaren eta "bigarren ama obulu-emaile" baten DNAk ditu.
Amak Leigh sindromearen geneak ditu, eta, horren ondorioz, haren lehenengo bi semeak hil egin ziren. Horregatik, senarrak John Zhang New Yorkeko New Hope zentroko doktorearenera jo zuen.
Horren ildotik, Zhang doktoreak amaren obulu baten nukleoa hartu, eta obulu-emaien batenean sartu zuen. Bi emakumeen DNA zuen obulu hori aitaren espermarekin nahastu zuten ondoren.