Frantzisko aita santua -

Izendapena

Ricardo Blazquez kardinal izendatu du aita santuak

Gainera, Jose Luis Lacunza nafarra ere kardinal izendatu du Frantzisko I.ak. Lacunza David udalerriko artzapezpikua da Panaman.

Ricardo Blazquez Gotzainen Biltzarreko egungo presidentea. Argazkia: EFE
Ricardo Blazquez Gotzainen Biltzarreko egungo presidentea. Argazkia: EFE
Ricardo Blazquez Valladolideko artzapezpikua kardinal izendatu dute

0:51

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzisko aita santuak kardinal izendatu du Ricardo Blazquez Valladolideko artzapezpikua. Halaber, San Pedro plazan bildutakoei jakinarazi die beste 14 kardinal berri izendatuko dituela.

Aita santuak azaldu duenez, izendapen horiek egingo ditu datorren otsailean izango den ekitaldi batean. Halaber, otsailaren 15ean konsistorio bat ospatuko dute, Erromako kuriaren erreforma abiatzeko.

Blazquez Gotzainen Biltzarreko egungo presidentea da, iazko martxoan kargurako aukeratuta izan ostean.

Blazquezez gain, Espainiak beste 10 kardinal ditu. Valladolideko artzapezpikua Villanueva del Campillon (Avila) jaio zen 1942ko apirilaren 3an, eta Avilako apaiztegian behe- eta goi-ikasketak egin zituen1955 eta 1967 urte bitartean.

Ondoren, Teologia ikasketak egin zituen Gregoriar Unibertsitatean, eta ordutik hona, hainbat liburu eta artikulu idatzi ditu, tartean, Gotzainen Biltzarrako zenbait dokumentu.

Blazquez apaiz ordenatu zuten 1967ko otsailaren 18an eta, horretaz geroztik, hainbat kargu izan ditu: Avilako Institutuko idazkaria, Salamancako Pontifize-Unibertsitateko teologia-irakaslea eta dekanoa, German di Galaziako gotzaina eta Santiagoko gotzain laguntzailea, besteak beste.

1992. Urtean Palentziatik ekarri zuten, eta 1995eko irailaren 8an Bilboko gotzain izendatu zuten.

Bilboko gotzainaren 'poza'

Bestalde, Mario Iceta Bilboko gotzainak haren 'poza' adierazi du Blazquezeko izendapena dela eta. Ricardo Blazquezek 16 urte eman zituen Bilboko elizbarrutian, eta horren ondorengoa Mario Iceta, hain justu, izan zen.

Valladolideko egungo gotzainak Bizkaiarekin izandako "harremana eta aitorpena" azpimarratu ditu. Bilbotik alde egin aurretik, Blazquezek adierazi zuenez, "bizitzaren zati bat utziko dut hemen, ez bakarrik langile modura, baita aita, seme eta lagun gisa ere".

Gotzain nafar bat, kardinal ere

Bestalde, Frantzisko aita santuak Jose Luis Lacunza ere izendatu du kardinal. Lacunza Panamako David udalerriko artzapezpikua da. Iruñean jaio zen 1944an, eta gotzain ordenatu zuten 1969an. Panaman bizi da 1971. urteaz geroztik. Gainera, Panamako Gotzainen Biltzarreko presidentea izan da birritan.

Bestalde, Jose Domingo Ulloa Panamako artzapezpikuak haren "poza" adierazi du Lacunzaren izendapenagatik, herrialdeko lehenengo kardinala izango baita.

Ulloak azaldu duenez, Vatikanoko eliza baten zaintza emango diote Lacunzari, eta aita santuaren aholkulari bihurtuko da. Gainera, hurrengo aita santua aukeratzeko "betebeharra eta eskubidea" jasoko ditu. Horrez gain, Davideko gotzain bezala elizbarrutiaren ardurak izaten jarraituko du.

Kardinal hautesle berrien zerrenda:

1.- Monsinore Dominique Mamberti, Sagonako artzapezpiku titularra (Kanada)

2.- Monsinore Manuel Jose Macário do Nascimento Clemente, Lisboako patriarka

3.- Monsinore Berhaneyesus Demerew Souraphiel, Adis Abebako artzapezpikua

4.- Monsinore John Atcherley Dew, Wellingtoneko artzapezpikua

5.- Monsinore Edoardo Menichelli, Ancona-Osimoko artzapezpikua (Italia)

6.- Monsinore Pierre Nguyên Nhon, Hanoiko artzapezpikua

7.- Monsinore Alberto Suarez Inda, Moreliako artzapezpikua (Mexiko)

8.- Monsinore Charles Maung Bo, Yangoneko artzapezpikua (Myanmar)

9.- Monsinore Francis Xavier Kriengsak Kovithavanij, Bangkokeko artzapezpikua

10.- Monsinore Francesco Montenegro, Agrigento artzapezpikua (Italia)

11.- Monsinore Daniel Fernando Sturia Berhouet, Montevideo artzapezpikua

12.- Monsinore Ricardo Blazquez Perez, Valladolideko artzapezpikua (Espainia)

13.- Monsinore Jose Luis Lacunza Maestrojuan, Davideko gotzaina (Panama)

14.- Monsinore Arlindo Gomes Furtado, Santiago de Cabo Verdeko gotzaina (Cabo Verde)

15.- Monsinore Soane Patita Paini Mafi, Tongako gotzaina (Tongako Uhartea)

Kardinal ez hautesle berrien zerrenda:

1.- Monsinore Jose de Jesus Pimiento Rodriguez, Manizaleseko artzapezpiku emeritua (Kolonbia)

2.- Monsinore Luigi De Magistris, Novako artzapezpiku titularra (Italia)

3.- Monsinore Karl-Joseph Rauber, alemaniarra, Giubalzianako artzapezpiku titularra (Tunisia)

4.- Monsinore Luis Hector Villalba, Tucumaneko artzapezpiku emeritua (Argentina)

5.- Monsinore Julio Duarte Langa, Xai-Xaiko gotzain emeritua (Mozambike)

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Espainia Gizartea albisteak Aita santua bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Panama Eliza Katolikoa