Ekonomia -

Hautagaitza

Antonio Garamendi, CEOEko presidente izateko hautagaia

56 urteko getxoztarra energiaren alorrean da aditua. Egun, CEOEren batzorde energetikoa zuzentzen du, eta Espainiako enpresa txiki eta ertainen konfederazioaren (CEPYME) presindenteordea da.

Antonio Garamendi. Argazkia: EFE
Antonio Garamendi. Argazkia: EFE
Antonio Garamendi. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Garamendi bizkaitarra CEOE Espainiako enpresarien patronalaren presidente izateko hautagai izendatu dute. Abenduaren 17an egingo dira hauteskundeak presidente berria aukeratzeko.

56 urteko getxoztarra energiaren alorrean da aditua. Egun, CEOEren batzorde energetikoa zuzentzen du, eta Espainiako enpresa txiki eta ertainen konfederazioaren (CEPYME) presidenteordea da. CONFEMETALen diruzaina ere bada.

Azaroaren 5ean jarriko da abian, ofizialki, hauteskunde-prozesua CEOEn. Egun horretatik aurrera, hautagaitzak aurkezteko epea zabalduko da.

CEOEren egungo zuzendaritzaren kudeaketak kritika ugari jaso ditu, eta, ondorioz, Estatu osoko hainbat patronalek beste eredu baten aldeko apustua egingo duen hautagaitza adostu dute, Garamendirena. Juan Rosell da CEOEren egungo presidentea.

Eraikuntzako, metaleko eta teknologiako Espainiako konfederazioek babesten dute bizkaitarraren hautagaitza, eta baita EAEko (Confebask), Andaluziako (CEA) eta Gaztela-Mantxako (CECAM) patronalek ere.

Garamendik CEOE zuzentzeko baldintzak betetzen dituela nabarmendu dute haren hautagaitza proposatu dutenek. Enpresa munduan eta patronalen esparruan duen eskarmentua azpimarratu dute. CEOEren lan-ildoak moldatzeko eta berritzeko helburua dutela adierazi dute. Besteak beste, langileen formaziorako sistema aldatu nahi dute. Lurraldekako eta sektorekako patronalen eta CEOEren arteko komunikatzeko bideak ere indartu nahi dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Ekonomia berriak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Enpresaburuak Antonio Garamendi