Iragarpena
2024/04/27
Eguraldi nahasiarekin jarraituko dugu larunbatean. Hodeitza aldakorra izango da; une batzuetan ostarte politak zabalduko dira, baina bestetan hodeitsu egongo da eta zaparradak botako ditu; arratsaldean zaparradak trumoitsuak izan litezke eta kazkabar txikia ere egin lezake. Hego-haizea indartsu ibiliko da egunaren hasieran; arratsaldearen hasieran mendebaldera aldatuko da, bolada oso gogorrekin kostaldean. Iparraldean tenperatura maximoak igo eta epelak izango dira, 17 edo 18 ºC ingurukoak. Barnealdeko altuenek, aldiz, berdintsu jarraituko dute.
Tenperatura:
2024/04/28
Giro aldakorrak jarraipena izango du igandean ere. Egunaren hasieran hego-haizea ibiliko da, ahul; zeruan hodeiak eta ostarteak agertuko dira, eta euria egiteko probabilitatea nahiko txikia izango da goizean. Eguerditik aurrera haizea iparraldetik finkatuko da eta arratsaldean indartu egingo da, bolada gogorrekin. Horrekin batera, hodei trinkoagoak agertuko dira eta zaparradak botatzeko probabilitatea handiagoa izango da, batez ere barnealdean. Tenperatura bizpahiru gradu jaitsiko da; Ebro ibarreko maximoetan ez da aldaketa handirik izango.
Tenperatura:
2024/04/29
Astelehenean euria hegoaldeko mendi inguruetan eta Pirinioetan espero dugu soilik. Edozein kasutan, zaparradak noizbehinka soilik egingo ditu eta ez da litro askorik pilatuko. Hodeitza aldakorra izango da berriro; kostaldetik gertu ostarteak zabalagoak izango dira barnealdean baino, eta egunaren amaieran hodeiak gutxituz joango dira orokorrean. Iparraldeko haizea ibiliko da, indar handirik gabe oro har, baina arratsaldean Ebro ibarrean zakartu egingo da. Tenperaturak gorabehera handirik gabe jarraituko du.
Tenperatura:
Larunbata
Igandea
Astelehena
Asteartea
Asteazkena
Osteguna
Itsasoaren egoera
2024/04/27
Hegoaldeko eta hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin eta 5eko tarteekin; arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko du, 4ko indarrarekin eta 5eko tarteekin. Itsaskirria eragingo du, eta arratsaldean itsaskia, itsaski handiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1 m inguruko olatuak altxatuko ditu goizaldean eta gauean 1,5-2 m ingurukoak.
2024/04/28
Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin; arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuko du, 2-3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 m arteko olatuak altxatuko ditu.
2024/04/29
Mendebaldeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin; arratsaldean iparraldera aldatuko da, 2ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro beteko olatuak altxatuko ditu.
PUBLIREPORAJEA
Noiz hasiko da eta noiz arte iraungo du udazkenak ipar hemisferioan 2020an?
Tanta hotzari buruzko albisteak eitb.eus-en
2023ko haize, euri eta elur-denboraleak Euskadin eta Espainian.
Ekaitzen azken orduko albisteak
Euria, haizea, tximistak, txingorra…. fenomeno atmosferiko guzti horien ondorioak, eitb-eus-en.
Noiz izango da tenperatura baxuen hurrengo bolada Euskadin eta munduan?
Zer gertatu da gaur Pirinioetako natura-parke eta eski-estazioetan?
Aralar natura parkea ibilbideak
Gipuzkoa eta Nafarroa arteko Natura Parkeko gertakizunak
Uda honetako tenperatura altuen azken albisteak, eitb.eus-en.
Jarraitu suteei buruzko azken ordukoak eitb.eus-en
Euri eskasiaren ondorioz hartuko diren neurrien gaineko berriak
Munduko klima-aldaketari buruzko azken orduko albiste guztiak
Argazkiak
Egun laburrenak, gau luzeenak eta tenperatura baxuenak dituen urtaroaren berriak.
Iragarpena
Eguraldiaren iragarpena Euskal Herrian
Datozen ordu eta egunetarako eguraldiaren iragarpena
Meteorologia zalantzak
Zure galdera, helbide elektronikoz
Facebook edo Twitterrik ez baduzu, eguraldia@eitb.eus-era ere idatz dezakezu zalantzak argitzeko.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa