Itxi

Itzulia Women

Itzulia Women

Itzulia Women

MAIATZAREN 10ETIK 12RA

Emakumezkoen Itzuliak 2024ko edizioan parte hartuko duten 20 taldeak ematen ditu ezagutzera

A. A. | EITB MEDIA

Maiatzaren 10etik 12ra jokatuko den probak UCI Women's WorldTeams mailako 10 talde eta Kontinental mailako beste 10 izango ditu.

  • Equipos participantes en la Itzulia Women 2024. Foto: Itzulia

    Equipos participantes en la Itzulia Women 2024. Foto: Itzulia

Emakumezkoen Itzuliaren (Itzulia Women) antolakuntzak ostegun honetan jakinarazi ditu euskal lasterketako aurtengo ekitaldian, maiatzaren 10etik 12ra bitartean jokatuko diren hiru etapetan, parte hartuko duten 20 taldeak zein izango diren.

Horrela, UCI Women's WorldTeams mailako 10 talde izango dira euskal errepideetan:

Canyon//SRAM Racing 

Ceratizit-Wnt Pro Cycling Team

FDJ-SUEZ

Fenix-Deceuninck

Lidl – Trek

Liv-Alula-Jayco

Movistar Team

Roland Cycling

Team Dsm-Firmenich Postnl

Team SD Worx – Protime

Gainera, antolatzaileek Continental Teams kategoriako beste 10 talde gonbidatu dituzte, horien artean Laboral Kutxa euskal taldea, asteazken honetan bertan Frantziako Tourra jokatzeko gonbidapena jaso duena:

Laboral Kutxa – Fundacion Euskadi

Arkea – B&B Hotels Women

Bepink – Bongioanni

Cofidis Women Team

Eneicat-CMTeam

Isolmant – Premac – Vittoria

Lotto Dstny Ladies

St Michel – Mavic – Auber93

Team Coop-Repsol

Winspace