Datuak

Datuak

Historia

  • Moneta

    Eztabaidagai nagusia da. Ezezkoaren aldekoek diote baietzak irabaziko balu Eskozia liberatik kanpo geratuko litzatekeela eta, ondorioz, eskoziarren patrikak eta ekonomia pobretu egingo liratekeela. Alex Salmondek, berriz, kontraerasora jo du hau esanez: Eskozia diru britainiarretik at uzten bada, estatu berriak ez du Britainia Handiko zorraren dagokion partea bere gain hartuko.
  • Salmonden lehen aukera da Londresekin adostasun bat lortzea diru berbera erabili ahal izateko. Ezezkoaren kanpainak, berriz, zera argudiatu du: libera izaten jarraitzeak subiranotasuna galtzea ekarriko luke, diruaren inguruko erabakiak Londresen hartuko baitira. Mahai gainean egon diren beste aukera batzuk Eurogunean sartzea edota diru berria sortzea izan dira.
  • Ekonomia

    Eskozia independentea ekonomikoki bideragarria al litzateke? Ipar itsasoko petrolio erreserbek eta herrialdeko egitura industrialak abertzaleen diskurtsoa indartzen dute. Eskoziako Barne Produktu Gordina Britainia Handikoa baino handiagoa da, petrolioak sortzen duen aberastasunaren eraginez.
  • Olio beltza, ordea, ez da betiko eta hori gabe ekonomia gainbeheran sartuko litzatekeela diote ezezkoaren aldekoek. Zenbait pentsamendu taldek egindako txostenek diote, aitzitik, Eskozia libre baten defizita handiagoa litzatekeela eta, ondorioz, zergak igo beharko lituzketela. Europar Batasunean berriz ere sartzeko zenbait urte beharko lituzke, gainera.
  • Europar Batasuna

    Europako klubean jarraitzea ala ez eztabaida politikoaren erdi-erdian dago Britainia Handian. Izan ere, Europarekiko eszeptizismoak bultzatuta, David Cameronek EBn jarraitu edo ez erabakitzeko erreferenduma agindu du.
  • SNPk eta Laboristek ez dute zalantzarik Eskozia independenteak Europar Batasuneko kide izan beharko lukeela. Baina erreferendumean ezezkoa bultzatzen dutenek diote onarpena jaso bitartean Batasunetik kanpo hainbat urtez aritzeak zailtasun handiak eragingo dizkiela eskoziarrei.
  • Autogobernua

    Ezezkoa suspertzeko, Londresek autonomia gehiago agindu die eskoziarrei ezezkoak irabazten badu. Zerga gehiago kudeatzeko aukera izango luke Eskoziak, Cameronen gobernuak iragarri duenez.
  • SNPk, berriz, zera dio: eskoziarrei eragiten dieten erabaki gehienak Westminsterren hartzen direla eta bertan Eskoziako parlamentarien pisua oso txikia dela. “Independenteak bagara, hobeto zuzenduko dugu gure etorkizuna”, Salmonden hitzetan.
  • Beldurra

    Ezezkoaren kanpaina beldurraren kanpaina izan da, neurri handi batean. Adibide gisa: eskoziarrek independentzia lortuz gero, autoak, Europa guztian bezalaxe, eskuinetik gidatu beharko direla ere zabaldu da.
  • Horrelako mamuetatik ihes egin nahi izan du Alistair Darlingek, ezezkoaren kanpaina gidatu duen politikari eskoziarrak. Baina, azken finean, Britainia Handiko Koroaren babesa galtzeak ekar lezakeen kezkak pisua izan dezake eskoziar askoren azken erabakian.

Eskoziako independentziaren aldekoak eta kontrakoak

Euskal Herritik

'Mapa berriak marraztu beharko ditu Europak'

'Mapa berriak marraztu beharko ditu Europak'

Bernardo Atxaga idazleak eta Igor Calzada soziologoak gertutik ezagutzen dute Eskozia. Biek ala biek independentziazaleen goranzko joera nabarmendu dute. Gehiago irakurri

Gaelikoaren lekua Eskoziako gizartean

Gaelikoaren lekua Eskoziako gizartean

Eskoziako ekonomian gaelikoak duen eragina ikertu zuen Jose Mari Zendoia EHUko irakasleak. Gobernutik politikak ezarri ezean, beltz ikusten dio etorkizuna gaelikoari. Gehiago irakurri

Eskoziako erreferendumaren eragina ekonomian

Eskoziako erreferendumaren eragina ekonomian

Iberdrola eta Gamesa dira, egun, Erresuma Batuan negozioak dituzten euskal konpainia nagusienak. Dudarik gabe, independentziari buruzko prozesuak interes handia piztu du euskal enpresarien artean. Gehiago irakurri

Eskoziarrak

'Westminsterretik aparte hazi da Eskoziako politika'

'Westminsterretik aparte hazi da Eskoziako politika'

Londresko politika urrun sentitzen dute eskoziarrek, eta sentimendu horrek hauspoa eman dio independentziaren aldeko sentimenduari azken urteotan, John MacInnes irakasle eskoziarraren aburuz. Gehiago irakurri

'Betiko argitu beharra daukagu auzi hau'

'Betiko argitu beharra daukagu auzi hau'

David Whitton laborista erreferenduma egitearen alde dago, baina ezezkoa aldarrikatzen du. Erresuma Batuan jarraitzeak abantaila gehiago ditu Eskoziarentzat, bere ustez. Gehiago irakurri

'Bi aldeek onartuko dute galdeketaren emaitza, edozein dela ere'

'Bi aldeek onartuko dute galdeketaren emaitza, edozein dela ere'

Alderdi Laboristako eskoziarren buru izan zen, baina, egun, independentziari 'bai' esatearen aldekoa da. Bob Thomsonek galdeketa demokratikoki eredugarria izan dela deritzo. Gehiago irakurri

Bai / Ez

Lehia EstuaLEHIA ESTUALehia Estua

Erreferendumaren kanpaina azken txanpan sartu den honetan, independentziaren aldekoen goranzko joera nabarmena da. Inkesten arabera, aldekoen eta kontrakoen arteko aldea oso txikia izango da galdeketan. Irailaren 18an izango da hitzordua; 16 urtetik gorako eskoziarrek honako galderari erantzungo diote: “Eskoziak herrialde independentea izan beharko luke?”.

  • Independentziaren aldekoak, lehen aldiz aurretik inkestetan

  • Korporazio handiak, batasunaren ‘ziurtasunaren alde’

  • Eskoziaren independentziaren alde agertu dira 200 exekutibo

  • Independentistak atez ate ari dira kanpaina egiten Eskozian

  • Alde txikia baietzaren eta ezetzaren artean

Independentziaren aldekoak, lehen aldiz aurretik inkestetan Korporazio handiak,  batasunaren ‘ziurtasunaren alde’ Eskoziaren independentziaren alde agertu dira 200 exekutibo Independentistak atez ate ari dira kanpaina egiten Eskozian Alde txikia baietzaren eta ezetzaren artean

Eskoziaren erabakia