Frantziako Tourra
Errugabea da
Alberto Contador absolbitu egin dute
Erredakzioa
Espainiako Txirrindularitza Federazioak erabakia jakitera eman dio txirrindulariari. Beraz, Pintokoa errugabea da.
Espainiako Txirrindularitzako Federazioak (RFEC) gaur arratsaldean erabaki du Alberto&' || 'nbsp;Contador errugabea dela eta absolbitu egin dute. Clembuterolagatik postiboa eman zuen Frantziako&' || 'nbsp;Tourrean eta Lehiaketa Batzordeak gaur jakinarazi dio erabakia Pintoko txirrindulariari. Errugabetzat jo dute Contador.
Andy Ramosek, Pintoko txirrindulariaren abokatuak konfirmatu egin du RFCEC-k Contadorren auzia artxibatu egin duela. Ramosen ustez, “justizia egin da” erabaki honekin eta Contadorrek bihar bertan Algarveko Itzulian parte hartuko du.
Andy Ramos abokatuak gaur jaso du RFEC-ko epaia eta txirrindulari madrildarra “oso ondo eta oso pozik” dagoela baieztatu du. Nazioarteko Txirrindularitza Batzordeak, komunikatu baten bidez, Espainiako Federazioko epaia aztertuko duela aditzera eman du.