Txirrindularitza
Alegazioak, onartuta
Espainiako Federazioak Alberto Contador absolbitu dezake
A.B.
Erredakzioa
Batzordeak txirrindulariak aurkeztutako alegazioak onartu ditu eta urtebeteko zigor proposamena bertan behera utzi dezake. Hala bada, Contadorrek Algarveko Itzulian parte hartuko du.
Lehiaketa Batzordeak urte bateko zigor proposamena egin zion Contadorri eta bere alegazioak onartu ditu. Txirrindulari madrildarrak 296. artikulua aplikatzea eskatzen zuen. Artikulu hau honako kasuetan aplikatzen da; kirolariak erakusten duenean errugabea dela eta ez duela Clembuterola bezalako sustantziarik nahita hartu.
Espainiako Federazioko Lehiaketa Batzordeak astearte honetan emango dio jakitera Contadorri absolbitu egingo dutela. UCIk eta AMAk hilabateko epea izango dute TASen aurrean helegiteak aurkezteko.
Azkenean Contador absolbitzen badute, txirrindulariak asteazkenean hasten den Algarbeko Itzulian parte hartuko du.