Itxi

Baskonia

Alacanten

Meridiano-Caja Laboral (88-68): Ligan beste porrot bat

Erredakzioa

Ivanovicen mutilek ezin izan dute ligako azken postuetako talde bat gainditu. Baskoniak ezin izan du Txus Vidorretaren taldearen eraso antolatua gelditu.

Txus Vidorretaren mutilek ezustekoa eman dute Caja Laboral 88-68 etxean gaindituz. Meridiano Alacantek ezin hobeto hasi du norgehiagoka aurrea hartuz markagailuan eta lehen laurdenetik ondo mantendu du aldea, sendotasu erakutsiz. Gasteiztarren defentsak ezin izan ditu Doellman eta Hasbrouck erasoan gelditu eta Meridianok maila ona erakutsi du kantxan.

Bigarren laurdenean etxeko taldeak 16-0ekoa partzial sinesgaitza lortu du eta soilik Esteban Batistak eman du erantzuna Baskonian. Baracek hasieratik falta gehiego egin ditu eta kroaziarra ezin izan da partidan sartu.

Atsedenaldiaren ostean gauzak antzera jarraitu dute eta Rancikek, Hansbrouckek eta Doellmanek saskiraketak lortzen jarraitu dute. Arabarrak gaizki jarraitu dute defentsan eta etxekoak gora etorri dira. Ivanovicen mutilak asko hurbildu dira markagailuan, baina jaurtiketa libreen bidez Alacanteko taldea aurretik mantendu da.

Azkenean Vidorretaren mutilek garaipena lortu dute arabarren aurrean (88-68), Caja Laboral gaizki ibili delako defentsan eta erasoan saskiraketa garbiak huts egin dituelako.

Fitxa teknikoa:

88 - Meridiano (23+17+20+27): Llompart (2), Hasbrouck (19), Stojic (8), Doellman (22), Andriuskevicius (4) -hasierako bostekoa- Rancik (13), Heurtel (10), Urtasun (4), Cazorla (5), Rejon, Weigand (1).

68 - Caja Laboral (19+9+23+17): Huertas (9), Logan (13), San Emeterio (10), Teletovic, Barac (2) -hasierako bostekoa- Batista (19). Oleson (10), Sow, Ribas (2), Bjeliça (3).