Baskonia
Bigarren jardunaldia
Prokom-Caja Laboral Baskonia (73-80): Erakustaldirik gabeko garaipena
Erredakzioa
Baskoniarrek Euroligako bigarren jardunaldian garaipena lortu dute hasieratik nagusituz talde poloniarrari. Hala ere, azken txanpara arte ezin izan dute partida erabaki.
Caja Laboral Baskoniak Poloniako Prokom taldea garaitu du (73-80) Ivanovicen mutilen partida grisean. Ez dute bere alderik onena erakutsi gasteiztarrek.
Baskoniak tarteka jokatu du ondo, beti ere ahaleginak neurtzen, errenta kudeatzen eta A multzoko lidertza buruan zutela.
Stanko Barac, 18 punturekin, eta Mirza Teletovic, 17rekin, izan dira baskoniarren jokalaririk trebeenak gaurkoan.
Poloniarren partida hasierak ezustean harrapatu ditu baskoniarrak. Hala ere San Emeterio, Teletovic, Barac eta Huertas jokalarien bakarkako jokaldiei esker aldeko markagailuarekin amaitu da lehenengo laurdena.
Caja Laboral 15-26ko aldea izatera heldu da 13. minutuan. Atsedenaldirako, baina, aldea hiru puntura murriztu dute poloniarrek Brown, Ewing eta Giddensen joko onari esker.
Teletovicen, Loganen eta Huertasen hirukoek aldea berriz zabaldu dute 0-11ko partzialarekin. 25. minutuan, emaitza 40-52koa izan da. Baracen taulapeko lanak 16ra eraman du aldea.
Berriz ere, aurretik gertatutakoa errepikatu da. Poloniarrek markagailuko aldea murriztu dute eta berriz ere 6,75eko marratik baskoniarrek 10 puntu inguruko aldeari eutsi diote.
Fitxa teknikoa:
73 - Asseco Prokom (15+23+16+19): Burrell (2), Brown (19), Ewing (9), Lapeta, Szczotka (2)-hasierako bostekoa-, Hrycaniuk (6), Varda (6), Jagla (6), Giddens (10), Videnov (7), Wilks.
80 - Caja Laboral (20+21+21+): Huertas (12),Logan (8), San Emeterio (7), Teletovic (17), Barac (18)- hasierako bostekoa -, Oleson (10), Ribas, Rancik (6), Bjelica (2),