Gipuzkoa Basket
Ilumben
Lagun Aro-Meridiano Alacant (56-61): Akats gehiegi eta porrota
Josu Bilbao
Erredakzioa
Pablo Lasoren mutilak partida kaskarra jokatu dute eta Txus Vidorretaren taldeak ez du barkatu. Donostiarren defentsak ezin izan du Doellman gelditu eta puntuak errazegi lortu dituzte kanpokoek.
Gipuzkoa Basketek porrot gogorra jaso du etxean Meridiano Alacanten aurka. Lasoren gizonek akats ugari egin dituzte eta kanpoko taldeak ez du barkatu. Miralles eta Jimmy Baron izan dira Lagun Aroko jokalari onenak.
Pablo Lasoren mutilek ez dute hasiera ona izan eta Alacantek oso erraz lortu ditu saskiraketak. Doellman ezin izan dute gelditu donostiarrek eta Txus Vidorretaren taldeak 2-9koa lortu dute. Meridiano eroso egon da kantxan eta lehen laurdena 7-13ko markagailuarekin bukatu da.
Bigaren laurdenaren lehen minutuetan kanpoko taldeak asko sakatu du erasoan eta 12 puntuko aldea lortu du (12-24). Erdoganek eta Doellmanek ederki gidatu dute Alacant eta puntuak erraz lortu dituzte. Hala ere, gipuzkoarrek aldea gutxitzea lortu dute jaurtiketa askeei esker (24-32).
Hirugarren laurdenean etxeko taldea ondo irten da kantxara eta Jimmy Baronen bi hirukori esker partida 34-34 berdiduta gelditu da. Mirallesek lan bikaina egin du taula azpian eta 36-34 aurretik jarri ditu donostiarrak. Doellmanen lanak ikaragarria izaten jarraitu du eta Meridianok ez dio Lagun Arori eroso jokatzen utzi. Hirugarren laurdenaren bukaeran, emaitza 42-44koa izan da.
Txus Vidorretaren mutilek ederki hasi dute azken laurdena, defentsan sendotasuna erakutsiz eta Llompartek 45-48koa jarri du markagailuan. Pankok bi jaurtiketa libre sartu ditu emaitzari eusteko (49-53), baina Heurtelek 49-57koa jarri du saskiraketa on batekin. Meridianok ezin hobeto kontrolatu du markagailuko abantaila eta azken emaitza 56-61ekoa izan da.
LAGUN ARO 56 - ALICANTE 61
56.- Lagun Aro GBC: Uriz (5), Panko (5), Baron (20), Doblas (3), Miralles (15) -cinco inicial- Kone (2), Tskitishivili, Salgado, Alfonso Sánchez (3), Aritz Lasa, Lorbek (3).
61.- Meridiano Alicante: Llompart (8), Doellman (17), Stojic (8), Rancik (4), Hasbrouck (4) -cinco inicial- Heurtel (6), Cazorla, Rejón, Andriuskevicius (9), Urtasun, Erdogan (5).