Itxi

Futbola

Lehen bi jardunaldietarako

Futbolariek greba egingo dute eta Liga hasiera bertan behera utzi dute

A.B.

Erredakzioa

Luis Manuel Rubiales Futbolarien Elkarteko presidenteak albiestea jakinarazi du prentsaurreko baten bitartez. Lehen eta Bigarren Mailako 110 jokalarik babestu dute Rubiales.

  • Espainiako Futbolarien Elkarteak greba egingo duela jakinarazi du. Argazkia: EFE

Espainiako Futbolarien Elkarteko presidentea den Luis Manuel Rubialesek Madrileko hotel baten burututako prentsaurrekoan eman du jakitera futbolariak greba egingo dutela eta 2011-2012ko lehen bi jardunaldiak bertan behera geratzen direla Espainiako Futbol Liga Profesionalarekin hitzarmen kolektiboa sinatu arte.

Rubialesek Lehen eta Bigarren Mailako 110 jokalariren babesa izan du prentsaurrekoan. Beraien artean IkerCasillas, Carles Puyol, Xabi Alonso, FernandoLlorente eta Santi Cazorla bezalako jokalari garrantzitsuak egon dira. Nazioarteko hainbat futbolarien sindikatu ere egon dira bertan elkartasuna adierazteko. Klub guztiak ordezkatuta egon dira ekitaldi honetan.

LFPk egindako azken proposamenak harrotu zituen hautsak

Futbol Liga Profesionalak Futbolarien Elkarteari egindako azken proposamenean honakoa esaten zen: Jokalariek irudi eskubideak klubei ematea eta horrez gain jokalariak selekzioarekin daudenean oporraldiko denbora moduan kontatzea. Horrez gain hainbat zor izateak eta egoera konpontzeko ezer ez egiteak haserretu dite futbolariak.