Futbola
Final-laurdenak, joanekoa
Kopa: FC Bartzelonaren erakustaldi berri bat (5-0)
Erredakzioa
Katalanek Betis gainditu zuten eta Urrezko Baloia irabazi berri duen Messik hat tricka lortu zuen. Vila-realek eta Sevillak hiruna berdindu zuten Madrigalen.
Atzo Kopako final-laurdenetako joaneko bi partida jokatu ziren. Madrigalen hiruna berdindu zuten Vila-realek eta Sevillak. 3-1 aurreratu ziren etxekoak, baina andaluziarrek markagailuari buelta eman zioten. Garridoren taldea Pizjuanen irabaztera dago edo hiru gol baino gehiagoko berdinketa lortzera.
Vila-real: Juan Carlos (Diego Lopez, 45+2''); Mario, Musacchio, Catala, Capdevila; Cazorla, Matilla (Gonzalo Rodriguez, 72''), Borja, Cani; Rossi eta Marco Ruben.
Sevilla: Varas; Dabo, Alexis, Escude, F. Navarro; Zokora, Romaric; Navas (Acosta, 83''), Perotti, (Kanoute, 71'') Capel; eta Negredo (Cigarini, 90'').
Golak:
1-0, 24''. Cani.
2-0, 29''. Rossi.
2-1, 39''. Negredo.
3-1, 55''. Marco Ruben.
3-2, 60''. Negredo.
3-3, 88''. Alexis.
Camp Noun, erakustaldia eman zuen berriro ere FC Bartzelonak Betis 5-0 mendean hartuta. Urrezko Baloia irabazi berri duen Leo Messik ''hat trick''a lortu zuen. Pedrok eta Keitak gol-zaparrada borobildu zuten.
Bartzelona: Pinto; Alves, Pique, Puyol, Maxwell; Busquets, Xavi, Iniesta; Pedro (Afellay, 79''), Messi (Jeffren, 86'') eta Villa (Keita, 74''),
Betis: Casto; Isidoro, Miqui Roque, Arzu, Nacho; Beñat (Juande, 57''), Iriney (Juanma, 63''), Israel (Jonathan Pereira, 77''), Salva Sevilla; Ruben Castro eta Jorge Molina.
Golak:
1-0,.44'': Messi.
2-0, 62'': Messi.
3-0, 73'': Messi.
4-0, 76'': Pedro.
5-0, 83'': Keita.