Primera RFEF
Puertollano txapeldun
Federazio Kopak ihes egin dio Lemoari
Erredakzioa
Puertollanok garaipena lortu du Arlonagusian (1-4), finalari buelta eman dio eta txapela etxera eraman du ustekabean.
Puertollanok garaipena lortu du Arlonagusian Lemonaren aurka&' || 'nbsp;(1-4) eta Kopa&' || 'nbsp;Federazioa irabazi du, talde bizkaitarrak titulurik gabe utziz.
Arratiako taldeak joanekoan lortutako errentari ezin izan dio eutsi eta porrot latza jaso du. Joaneko partidan 0-2 irabazi zuen Lemoak. Ciudad Realeko taldea nagusi izan zen hasieratik.&' || 'nbsp;Lemoa atzean sartuta aurkariaren zain egon zen.&' || 'nbsp;Hamazazpigarren minutuan lortu zuen Addisonek 0-1ekoa eta Addisonek berak 0-2ko gola sartu zuen 34. minutuan.&' || 'nbsp;Momentu horretan kanporaketa berdinduta zegoen. Atsedenaldira iritsi orduko, ordea, Puertollanoren hirugarren gola iritsi zen. Enekok bere atean sartu zuen gola. 0-3koaren iritsi zen partida atsedenaldira.
Bigarren zatia hasi eta jarraian Pedro&' || 'nbsp;Diazek 0-4koa jarri zuen markagailuan. Lemoak hiru gol behar zituen kanporaketa aurrera ateratzeko, baina ezinezkoa izan zen.&' || 'nbsp;Orbegozok 72. minutuan gola lortu zuen Lemoarentzat penalti puntutik, baina alferrik izan zen. Puertollanok 1-4 irabazi zuen eta Federazio Kopa eraman zuen Ciudad Real aldera.
Fitxa teknikoa:
1.- SD Lemona:Arrillaga; Gurrutxaga, Mendinueta, Eneko, Arnaez; Solaun (Apraiz,min.67), Unai Calvo (Izeta, min.49); Rebollo, Robles, Abasolo(Orbegozo, min.49); eta Eder.
4.- CD Puertollano:Nacho; Ormazabal, Pelegrina, Raul Aguilar, Pomar; Pedro Díaz (Xisco,min.93), Medina, Nando, Encinas; Javi Gomez (Carlos Alvarez, min.49) etaAddison (Rovira, min.94).
Epailea: Elexpuru Sanz.