Itxi

Athletic Club

Aitor Ocio, beste urtebete

Athletic: AS Romak eta Fiorentinak Ustaritz fitxatu nahi dute

A.B.

Erredakzioa

Bizkaitarrak Italiako ligako bi talde sendo hauen eskaintzak ditu. Ociok urte beterako berrituko du kontratua eta Koikiliren jarraipena kolokan dago.

Atheltic Clubeko jokalaria den Ustaritz Aldekoaotalorak Italiako Ligako, Calcioko, talde sendoen eskaintzak jaso ditu. Konkretuki AS Romaren eta Fiorentinaren deiak jaso ditu Ustaritzek. Bere lehen aukera beti izango da Athleticen jarraitzea, baina egoeraren arabera hartuko du erabakia. Caparrosek datorren denboraldian Athleticeko entrenatzailea izaten jarraitzen badu litekeena da klub bizkaitarretik ateratzeko planteamendua egitea. Caparrosek ez badu jarraitzen ziurrenik talde zuri-gorrian gera daiteke.

Beste jokalari batzuen kasuan ere nobedadeak daude. Aitor Ociok beste urtebete jarraituko du Athleticeko jokalari moduan. Askorentzat ulertezina da arabarrak ia ez baitu jokatzen.

Koikilik Athleticen jarraitzea ere ez dago bat ere argi. Otxandioko hegaleko jokalariari aurten bukatzen zaio Athleticekin lotzen duen kontratua. Macua buru duen zuzendaritza ez da Koikiliren kontratua berritzearen aldekoa, baina denboraldi bukaeran presidentziarako hauteskundeak daude eta ikusi beharko da zer gertatzen den. Koikilik Europako talde batzuen eskaintzak ditu eta horietatik erakargarriena Celtic FC taldearena da.

Bestalde, badirudi Javi Martinezek Athleticen jarraituko duela. Bi aldeen artean akordiora iritsi nahi da eta kontratua hobetzeko gertu daude. Badirudi aurtengo udan Javi Martinez ez dela Athleticetik mugituko.

Fernando Llorenteren kasuan, ordea, ez dago mugimendurik. Bi aldeen artean ez da funtsezko negoziaziorik egon eta aurrerantzean hitz egingo dute.