Itxi

Athletic Club

2.501. partida

Athletic-Bartzelona: 2.500 partida jokatu dituztenen arteko klasikoa

Jon Lopez

Erredakzioa

Lehoiek eta kuleek 2.501. partida jokatuko dute Ligan. San Mamesen 79 aldiz jokatu dute elkarren aurka; zuri-gorriek 41 aldiz irabazi dute eta blaugranek, 21.

Athleticek eta Bartzelonak historia darion neurketa jokatuko dute larunbat honetan San Mamesen, bi taldeek euren 2.500. partida jokatu baitzuten aurreko jardunaldian.

Bi taldeak, Real Madrilekin batera, Lehenengo Mailak izan dituen 80 denboraldiak jokatu dituzten talde bakarrak dira.

Katedralean 79 aldiz jokatu da Athletic-Bartzelona partida. Etxekoek 41 aldiz irabazi dute eta bisitariek, berriz, 21. Gainerako 17 partidetan, berdinketarekin amaitu dute. Zuri-gorriek 115 gol egin dituzte eta blaugranek, 112.

Barça, nagusi azkenengo hamarkadan

Athleticek birritan bakarrik hartu du mendean Bartzelona Bilbon jokatutako azken 12 partidetan. Gainerako hamar partidetan Barça zazpi aldiz izan da nagusi, eta hiru aldiz berdinketa izan da bi taldeen artean.

1998az geroztik zuri-gorriek lortu dituzten garaipen bakarrak 2000/2001 eta 2005/2006 denboraldietan izan dira (3-1eko emaitzarekin bietan).