Itxi

Athletic Club

San Mamesen

Athletic-Racing (4-3): Zuri-gorrien garaipen garrantzitsua

Josu Bilbao

Erredazkioa

Talde bilbotarrak sufritu egindu Santanderreko taldea gainditzeko baina aurrelari zuri-gorriek ez dute hutsik egin oraingoan. Llorente izan da partidako izarra bi gol eta asistentzia batekin.

Athleticek garaipen garrantzistua lortu du Racingen aurka San Mamesen, sufritu ostean. Caparrosen taldeak fin ibili dira golak sartzerako orduan baina atzekaldean akats batzuk egin dituzte, 3 gol jasoz. Llorente izan da partida erabaki duen jokalaria, izan ere 2 gol sartu eta asistentzia bat banandu duelako.

Zuri-gorriak hiru puntuen bila irten ziren zelaira eta partida hasieratik arriskuz heldu zen Racingen ate ingurura. Haizea eta euria protagonistak izan ziren San Mamesen eta hori jokalariek nabaritu egin zuten ez baitzuten hain eroso jokatu. Hala ere, Athletic jokaldi onak lotzen hasi zen eta Toquerok desbideratutako Susaetaren jaurtiketa batekin etorri zen zuri-gorrien aldeko lehen aukera arriskutsua. 12. minutuan Gabilondoren erdiraketa ezinhobe batek 1-0ekoa jarri zuen, Llorenteren burukada indartsua Coltortiren ate barrura joan baitzen.

1-0ekoarekin Caparrosen mutilak gora joan ziren eta Racingen area ingurua mehatxatu zuten etengabe, kanpoko taldearen defentsaren arazoak areagotzen. 16. minutuan Llorenteren jokaldi paregabe bat Toquerok 2-0ekoa jartzeko aprobetxatu zuen, aurrelari errioxarraren pase eder baten ostean. 2-0 ekoa eta gero zuri-gorriek erritmoa jaitsi zuten eta Racing arriskuz hasi zen heltzen Athleticen area ingurura. 40. minutuan, Tchitek 2-1ekoa egitea lortu zuen jokaldi on baten ostean. Atsendenaldira 2-1ekoarekin joan ziren bi taldeak nahiz eta Racingek soilik azken minutuetan erakutsi zuen bere jokua.

Bigarren zatia parekatuago hasi zen eta bi taldeek izan zituzten aukerak. Abagune garbiena, Iraizozek desbideratu behar izan zuen Canalesen falta jaurtiketa bat izan zen. 78. minutuan, Christianek penaltia egin zion Llorenteri, kamisetatik heldu baitzion eta aurrelari zuri-gorriak ez zuen barkatu aukera paregabea 3-1 markagailuan aurre hartuz. Hala ere Miguel Angel Portugalen taldea ez zen behera etorri eta bi minutu soilik behar izan zituzten berriz ere beste gol bat sartzeko. 80. minutua, Boladoren txilena eder bat Iraizozek babestutako ate barrura sartu zen 3-2koa jarriz. Oriol, Racingeko atzelariak bigarren txartel horia ikusi zuen ondoren eta Santanderreko taldea 10 jokalarirekin geldituzen.

87. minutuanm Susaetak 4-2koa lortu zuen Coltorti atezaina buruz burkoan gainditu ostean. Susaetari Iraolak eman zion pase eder bat. Azken minutetan defentsa bilbotarrak behera egin zuen eta jokaldi batean Boladok berriz ere aqzken 4-3koa jarri zuen San Mameseko markagailuan.

- Fitxa teknikoa:

Athletic Club: Iraizoz; Iraola, San Jose, Amorebieta,Castillo; Susaeta, Javi Martinez, Iturraspe (Gurpegui, min.56),Gabilondo; Toquero (Muniain, min.79) eta Llorente (David López,min.87).

Real Racing Club: Coltorti; Pinillos, Henrique, Oriol,Christian; Munitis (Arana, min.70), Colsa, Lacen, Serrano (PapeDiop, min.65); Canales eta Tchité (Iván Bolado, min.80).

Golak: 1-0, min.13: Llorente. 2-0, min.17: Toquero. 2-1, min.40:Tchité. 3-1, min.78: Llorente, penaltiz. 3-2, min.80: Iván Bolado.4-2, min.88: Susaeta. 4-3, min.93: Iván Bolado.