Arrauna
Aurreneko estropada
San Miguel Liga: Estropada bertan behera gelditu da
Erredakzioa
Garona ibaiaren egoera dela eta ontziek ezin izan dute estropada bukatu. Zortzi ontzik parte hartu dute eta horietatik Kaikuk lortu du balio gabeko denborarik onena.
Garona ibaiaren ur korronte zitalen ondorioz bertan behera gelditu da denboraldiko lehen estropada. Proba arazorik gabe hasi dute lehen lau ontziek eta Kaikuk lortu du denborarik onena Hondarribiaren aurretik. Bigarren txandan ontziek arazo ugari izan dituzte arraunean aritzeko eta ziabogak egiteko, eta lau traineruen denborak kaskarrak izan dira.
Hori dela eta klubek eta antolatzaileek estropada bertan behera uztea erabaki dute ibaiaren egoeragatik.